Gobernu berriaren erronka nagusiak

Gobernu berriaren erronka nagusiak

  Ekainaren 26ko hauteskunde Orokorren emaitzak edonolakoak izanda ere, Espainiako alderdi politikoek eta, bereziki, ordezkaritza parlamentario handiena dutenek, hainbat erronkei aurre egin beharko diete azken legealdian gauzatutako politiken ondorioz eta azken lau urteetan konpondu ez diren problematiken aurrean, bai alor sozioekonomikoan, bai lurraldetasunaren eta erabakitze eskubidearen mailan. Lehen erronka nagusia, zalantzarik gabe, adostasunak erdiestea eta gobernu itun sendo bezain egonkor bat, ahal bezain laster, lortzea izango da. Izan ere, 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetako aurre-kanpaina, kanpaina elektorala bera eta ondorengo negoziaketa-prozesu luzeak, ziurgabetasuna sortzeaz gain, ez du egitura-erreformak burutzeko balio izan ezta ere ekimen politikoak hartzeko. Horren adibide esanguratsuena izan da, Arcelor Mittal-ek Zumarragako eta Sestaoko fabrikak ixteko asmoa iragarri zuelarik, gobernu zentralak erakutsi duen ekimen-eza. Beraz, irailerako, alderdiak adostasun batera iritsi beharko dira bai inbestidurarako bai gobernagarritasunerako, zeren, behin eta berriro, Europar Batzordeak azpimarratu du Espainiak bere defizit-konpromisoak bete behar dituela eta, horretarako, 8.000 milloi euroko murrizketak egitea ezinbestekoa izango zaiola. Bigarren erronka garrantzitsua, langabeziari eta lan-prekaritateari aurre egitea izango da. Hain zuzen ere, nahiz eta langabezi-tasak behera egin, %27tik %21era igaroz, Segurantza  Sozialean afiliatuta dauden pertsonen kopurua ez da hazi eta lan-baldintzak dezente okertu dira 2010eko eta, batez ere, 2012ko lan-erreformen ostean. Lan-merkatuaren prekarizazioak eragin du, lana edukitzea ez dela gehiago bizitza-duina izateko bermea eta, soldata apalak eragitearekin batera behartsutasuna handitu ditu, baita ere lana daukaten pertsonen baitan. Beraz, lan-merkatua berriz arautu beharra dago, azken bi lan-erreformak derogatuz, lan-harremanak berreraikiz eta eztabaida soziala berpiztuz. Are eta garrantzitsuagoa da, jakitean lan-kontratuak egonkortzeak, lan-baldintzak hobetzeak eta soldatak igotzeak, justizia soziala bermatzeaz gain, kohesio soziala indartzen eta hazkunde ekonomikoa sustatzen dituela, BPGaren hazkundearen zati handiena barne-kontsumoari lotua baitago. Hirugarren erronka inportantea Ongizatezko Estatua sendotzeari eta eskubide sozialak berreskuratzeari ala, kasu batzuetan, eskuratzeari lotua dago. Izan ere, pentsio-sistemaren erreformak, osasun-koordainketak, lan-merkatuaren malgutzeak, LOMCEren onarpenak, Ongizatezko Estatua nabarmen ahuldu dute, gogoan izanik jadanik Espainiakoa oso ahula zela, zeren, Europako gainontzeko herri gehientsuenak ez bezala, 1945-1975 epea ez zuen probestu Ongizatezko Estatu sendo bezain egonkor bat osatu eta garatzeko, urte horietan frankismoa nagusi baitzen. Hori dela eta, aipatutako erreformak bertan behera uzteaz gain, Ongizatezko Estatua birfundatu behar da, babes sozialerako hirugarren belaunaldiko eredu bat modu adostuan osatuz eta gauzatuz. Helburua ez da iragan mitifikatu batera itzultzea baizik eta, globalizazioaren testuinguruan, berdintasun soziala eta lehiakortasun ekonomikoa uztartuko dituen eredu berri bat sortzea, Europa iparraldeko herriek egin duten lez. Laugarren erronka Estatu-ereduari ala, nahiago bat, lurraldetasunari eta erabakitze-eskubideari josia dago. Azken urteetan, geroz eta nabariago da, bai Katalunian bai Hego Euskal Herrian gehiengo zabal bat deseroso dagoela Autonomien Estatuan eta Autonomi Erkidego batzuek Estatu espainiarrarekin daukaten lotura birplanteatu nahi dutela. Egoera are eta larriagoa da, ikustean, azken lau urte eta erdian, 2011an lortu zuen gehiengo absolutuari esker, PPren gobernuak berzentralizazio estrategia argi, pentsatu bezain irmo bat...

Read More

Elkargo bakarraren erronkak

Elkargo bakarraren erronkak

Iparraldeko 158 udalak Herri Elkargo Bakarraren inguruan bozkatzen ari diren bitartean, kontuan izanik 2015eko azaroko bozketa-kontsultiboan biztaleriaren %65a ordezkatzen zuten udalen %71ak alde bozkatu zuela eta 2016ko maiatza-amaiera bitartean bozketa erabakiorra bide beretik doala, komeni da aztertzea zein diren erakunde berriak edukiko dituen erronka nagusiak etorkizun hurbilean. Izan ere, Hautetsien Kontseiluak gaur egun dauden 10 Herri Elkargoekin egindako lanaren ondorioz, Acadie gabinetearen laguntzarekin eta Pirineo Atlantikoetako Prefetaren zaindaritzapean, hainbat gai trenkatu dira Elkargo Bakarraren eskumenei, gobernantzari eta diruztapenari buruz. Honako erronkak azpimarratuko nituzke Lehenik eta behin, epe ertainean, erakunde berriak dauzkan eskumenak indartu eta berriak eskuratu beharko ditu. Legearen arabera, Aglomerazio Elkargo izaera edukiko duen instituzio berriak, honako eskumenak ukango lituzke: garapen ekonomikoa; eremu komunitarioaren kudeaketa; etxebizitzaren oreka soziala; hirigintza eta zaborren kudeaketa. Horrez gain, ondorengo zazpi eskumenetatik hiru aukeratu beharko ditu: komunitate intereseko bideen sorrera, mantenua eta kudeaketa; saneamentua; ura; kutsaduraren aurkako borroka; komunitate intereseko kultura eta kirol ekipamentuen eraikuntza, egokipena, mantenua eta kudeaketa; komunitate intereseko ekintza soziala; eta zerbitzu publikoko etxeen sorkuntza eta kudeaketa. Horrez gain, Iparraldeko udalek horrela erabaki ezkero, Elkargoak eskumen berriak eskuratu ditzake, esaterako, kultura, euskara ala mugazgaindiko lankidetza. Azkenik, hala nahi badute, Estatuak, Eskualdeak eta Departamentuak bereak dituzten zenbait eskumenen delegazioa Elkargoari ematen ahal diezaiokete, jakinik delegazioa ez dela transferentzia eta delegatzen duen autoritateak bere kontrola gauzatzen duela. Beraz, legeak aukera ugari eskaintzen ditu eta horiek ahal bezain ondo probesten jakitean dago gakoa. Bigarrenik, erakunde berriak, bere finantzaketa bermateaz gain, baliabide ugariagoak eta zerga autonomia handiagoa lortu beharko ditu berak nahi dituen politika publikoak gauzatu ahal izateko. Premia area eta nabariagoa da kontuan izanik Estatutik datozen dotazioak %25a gutxitu direla azken urteetan eta, horren ondorioz, Frantziako lurralde elkargoek beraien inbertsioak %10a jaitsi dituztela 2015ean. Legeak, bi diruztapen iturri nagusi aurreikusten ditu: pertsonen gaineko zergak (bizitegi zerga, eraikuntzen gaineko zerga, etabar) eta enpresen gainekoak (besteak beste, enpresen lur kotizazioa, enpresen gain-irabazien kotizazioa ala merkatal-guneen zerga). Diru-iturriak ugaritu ezean, zailtasunak edukiko ditu bere eskumenak behar bezala betetzeko, esaterako garapen ekonomiko eta hizkuntza politika arloetan, eta murrizketak egitera derrigortua izan daiteke. Kontua da, azken hilabeteetan, Elkargo Bakarraren aurka dauden hautetsiek eta enpresaburuek, beraien arreta fiskalitatean jarri dutela eta ez dutela inundik-inora nahi erakunde berriak bertako zergak igo ditzan. Presio hori politikoki kudeatzeko, lehen bi urteetan zergak dauden bezala mantendu ostean eta herritarrekiko pedagogia lan bat egin ondoren, pixkanaka igo ditzake. Hirugarrenik, eremu ezberdinen ordezkaritza segurtatzearekin batera, kostalde nahiz barnekaldearen artean oreka bat aurkituz zein etengabe elikatuz, malgutasun eta eraginkortasun bat lortu beharko du. Izan ere, legeak Komunitate Kontseilu bat (zeinek orderkazi guztiak batzen dituen) eta Komite Exekutibo bat (Lehendakaria eta Bulegoa) aurreikusten baditu, bitarteko Batzorde Egonkor bat gehituko zaie. Horren bidez, malgutasun handiagoa lortu gura da, zaila baita hautetsi guztiak maiz batzea, denek hitza hartzea eta...

Read More

Ipar Euskal Herriarentzako Instituzio Bat

Ipar Euskal Herriarentzako Instituzio Bat

Ipar Euskal Herriaren erakundetzea une erabakior batean sartu da bertako udalen gehiengo zabal batek frantses gobernuak egindako proposamenari baiezkoa eman diolako. Izan ere, 2015. urte amaieran, Iparraldeko 158 udalek bozka kontsultibo batean parte-hartu dute, Prefetak egindako erakundetze-proposamena berresteko ala errefusatzeko aukera izanik. Loteslea ez bazen, erabakiorra bezain loteslea izango den bozka bati utziko dio lekua 2016ko udaberrian. Bitartean, mankomunitate horren sorreraren, ibilmoldearen, eskumenenen eta diruztapenaren inguruan eztabaidatuko da baita komunikazio lan bat egingo ere, Iparraldeko udal-hautestsiek ahalik eta informazio gehien eduki dezaten ezgutzatz eta kontzientziaz erabakitzeko. Lehen bozketaren emaitzak baieztatzen badira, Ipar Euskal Herria azkenean erakunde propio batetaz hornituko litzateke. Prefetaren proposamena frantziako estatuaren deszentralizazioaren hirugarren fasean kokatzen da, 2015eko abuztuaren 7an Notre Legea legebiltzarrak onartu ostean. Frantziaren lurralde antolaketa eraldatzen duen lege horrek, batez ere Eskualdeak eta Mankomunitateak indartzen ditu. Era berean, Eskualdeen kopuruaren murrizketa aurreikusten du, 22tik 13ra igaro baita, horietariko batzuen bateratzearen bitartez. Hori bera gertatu zaio Iparraldea barnebiltzen duen Akitania Eskualdeari, Limousin eta Poitou-Charentes-ekin batua izan baita. Horrekin batera, lege berriak honako eraldaketak aurreikusten ditu: Eskualdeen eskumenen hedapena, batik bat garapen ekonomiko, lurralde antolaketa iraunkor eta garraio arloetan; Eskualdeen eta Departamentuen gaitasunen klausula orokorraren ezabapena, bikoiztasunak ekiditzeko; eta mankomunitateen handitzea, gutxienez, 15.000 biztanle eduki beharko baitituzte. Aitzitik, Iparraldeari Gobernuaren Ordezkariak egin dion proposamena erabat lotua dago, 1990. hamarkadaz geroztik eta bereziki 2002an Batera plataforma sortu zenetik, berpiztu den lurralde aldarrikapenari. Izan ere, alderdiak, sindikatuak, elkarteak eta persona independienteak batzen dituen plataforma horrek, hainbat mobilizazio antolatu ditu, manifestaldi ala izenpetze-bilketen bitartez, gai hau ikutzen dituen eragile guztiak aktibatu eta batu guraz. Halaber, abertzaleek azken udal eta departamentu hauteskundeetan lortutako emaitza onei lotua dago. Hain zuzen ere, departamentu hauteskundeetako lehen itzulian, EH Baik, %16,09a eskuratzeaz gain, 12 barrutietatik 5etan bigarren itzulira saikatzeko txartela lortu zuen, esan nahi baita lehen ala bigarren posizioan kokatu zela. Eta bigarren itzulian, 24.000 bozken langa gainditu zuen, gainontzeko alderdietako hautesleak erakartzeko gaitasuna erakutsis. Frantses eskubi eta ezkerreko arduradun politikoek azkar bezain ondo ulertu zuten aldaketa, eta beraien diskurtso zein estrategiak moldatzen hasi dira. Une berean, Hautetsien Kontseiluak, Garapen Kontseiluaren laguntza eta lankidetzari esker, funtsezko lan bat hasi du lurralde horren gobernantza eta erakundetzea berrikusteko. Lan horren emaitzak 2012. urte amaieran nabaritu dira, Estatus Bereziko Lurralde Elkargoaren inguruan, alderdi politiko eta erakunde sozial anitzen arteko adostasun zabat bat lortu baita. 2013tik gora, legebiltzarkideak, Baionako Merkatal eta Industria Ganbara, Udalen Biltzarra eta Batera Plataforma batzen zituen Koordinakunde batek lurralde-egitasmo hori bultzatu du. Deszentralizazio Ministroarekin hainbat bilkuretan parte-hartzeaz gain, Elkargoaren Batzarrak antolatu ditu baita zenbait manifestaldi jendetsu ere, bata Baionan 2013ko ekainean eta bestea Maulen urte beraren azaroan. Eta, nahiz eta aldarrikapena eztabaida parlamentarioan zehar baztertua izan eta 2013ko azaroaren 20ean Lehen Ministroak ofizialki ezezkoa eman, azken honek gonbidapena luzatu zien gobernantza eta erakundetze berri...

Read More

ESKUALDE HAUTESKUNDEEN EMAITZAK ETA ONDORIOAK

ESKUALDE HAUTESKUNDEEN EMAITZAK ETA ONDORIOAK

Abenduaren 6ean gertatu den eskualde hauteskundeen lehen itzuliak emaitza esanguratsuak utzi eta, maila handi batean, bigarren itzuliaren estrategiak baldintzatu ditu; jakinik bigarren itzulian mantendu ahal izateko bozen %10a gainditu behar dela eta bi itzulien arteko zerrendek bat-egin dezaten gutxienez %5a eskuratzea ezinbestekoa dela. Hartu ditzagun zerrenda ezberdinak banan-bana. Frente Nazionala (FN) lehen posizioan iritsi da %27,96a eskuratuz, sei eskualdetan lehena izanik, horietariko bitan %40a gaindituz, eta eskualde guztietan bigarren itzulirako sailkatuz. Emaitza horiek, aurretik izandako europear, udal eta departamentu hauteskundeetako joerak baieztatzeaz gain, eskuin muturra oso maila garaian kokatzen dute; are gehiago kontuan izanik bakarrik aurkeztu dela, gainontzeko gehienak koalizioak izan direlarik. Arrakasta horren arrazoiak hiru multzotan bana daitezke: 1) krisi ekonomikoa, austeritate politikak eta langabezia, 2) eskuin muturreko ideien hedapena, Frente Nazionalaren normalizazio estrategia eta Marine Le Pen-en lidergoa; eta 3) sinesgarritasun politikoa eskuratzeko nahia, programa elektoral sendoa osatuz, hautagai zein militanteen heziketa bultzatuz eta sektore berrietara irekiz. Baina, bigarren itzulian Eskualdeak eskuratu nahi baditu ezinbestekoa izango zaio, batetik, lehen itzulira bozkatzera joan ez diren bere hautesleak mobilizatzea, 2012ko hauteskunde presidentzialetan bozka kopuru handiagoa lortu zuela gogoan izanik, eta, bestetik, bere aurkarien estrategia bateratua zapuztea. Bigarren posizioan iritsi den zentru-eskuinaren emaitzak ez dira hain onak izan, Les Républicains (LR), UDI eta Modem-ek batera %26,89a soilik eskuratu baitute. Porrot erlatibo horren arrazoiak, alde batetik, LReko hauteslegoaren erradikalizazioan datzate, zeinen zati batek, bereziki Pariseko atentatuen ostean, nahiago izan duen Frente Nazionalaren alde bozkatu, eta, beste aldetik, hauteslego zentristaren zati baten abstentzioan. Bigarren joera hau oso nabaria izan da Ipar Euskal Herrian non zentru-eskuineko koalizioak 7 puntutik gora galdu dituen 2010eko emaitzekin alderatuta. Are gehiago, lehen itzulirako zerrenda bateratuak aurkezteak aukera eman badio lau eskualdetan lehen indarra izateko eta beste zazpitan bigarren sailkatzeko, ez dauka bozka-erreserba handirik bigarren itzuliari begira. Bere erronka nagusia izango da ezkerreko eta, batez ere, zentruko hautesleak erakartzea, batik bat Alderdi Sozialista (AS) eta Erradikal Sozialisten (ES) zerrendak erretiratu diren eskualdeetan. Preseski, AS-ES koalizioak %23,33a eskuratu du lehen itzulian, alegia Pariseko atentatuak gertatu aurretik sondeoek ematen ziotena baino 3 puntu gehiago. Horrek esan nahi du, bere hauteslegoaren zati bat mobilizatzen jakin duela eta bai François Hollandek bai Valls-en gobernuak Pariseko atentatuei buruz egindako kudeaketa begi onez ikusi duela. Zentzu horretan, emaitza nahiko onak dira, hiru eskualdetan lehen posizioan baitago (seietan Guiana, Guadalupe eta Martinika gehitzen badizkiogu) eta beste hirutan bigarrena sailkatu dela; jakinik ez zuela lortu lehen itzulian ezkerreko alderdiak batuko lituzkeen zerrendak osatzea. Lehen itzulirako gabezia bat zena indargune bat bilakatu da bigarren itzuliari begira, bozka-erreserba handiagoak baitauzka Europa Ekologia-Berdeak eta Ezkerreko Frentearekin eskutik. Hala ere, bozka horiek eskuratzeko, akordioetara iritsi beharko du %5eko langa gainditu duten zerrendekin, horiekin batze aldera, eta bere programa egokitzeko premia izango du gainontzeko ezkerreko alderdien eskakizunak kontuan hartuz. Hori bera...

Read More

Eskuin muturraren gorakada geldiezina

Eskuin muturraren gorakada geldiezina

  Frantziako eskualde hauteskundeen lehen itzuliak garaile argi bat izan du : Frente Nazionalak (FN) ordezkatzen duen eskuin muturra alegia. Izan ere, bozen %28a eskuratzeaz gain, 13 eskualdetatik 6etan lehen indarra da eta horietariko bitan, non Marine Le Pen eta Marion Maréchal Le Pen zerrendaburuak diren, %40aren langa gainditu du. 2014ko europear hauteskundeetan lortutako emaitza historikoak hobetu ditu, bai ehunekoetan bai bozka kopuruetan. Emaitza horiek ulertzeko, hainbat faktoreri erreparatu behar zaio, analisia Pariseko atentuek eduki duten eraginera mugatu gabe, nahiz eta eraso horiek Frente Nazionalak plazaratzen dituen mezuak eztabaida publikoaren erdian jarri eta gainontzeko alderdiek beraien diskurtso zein aldarrikapen batzuk beraienganatu dituzten. Lehenik eta behin, FNak, langabetuak, prekarioak eta langileak erakartzeko gaitasuna eduki du. Gogoratu behar da, eskuin muturrak bere lehen emaitza esanguratsuak 1983an lortu zituela non, François Mitterrand-en lehendakaritzapean, gobernu sozialistak keinesiar politikak bertan behera utzi eta austeritate politikak martxan jarri zituen. Orduaz geroztik, ezkerrak bere ohizko hauteslegoa galdu du eskuin muturraren mesedetan (langileen %45ak FNaren alde bozkatzen du). Hain zuzen ere, murrizketek, langabeziaren, prekaritatearen eta behartsutasunaren gorada eduki dute ondorio gisa, kaltetuenak txiroenak direlarik. Bigarrenik, Marine Le Pen eskuin muturreko alderdiaren lehendakaritzara iritsi zenetik, normalizazio estrategia bat gauzatzen saiatu da. Horren adierazleak dira, besteak beste, ika-mika sortzen zuten gaiak (antisemitismoa adibide dela) alde batera uztea, aurpegi presentagarri bat lehenestea eta gobernu-alderdi gisa bere burua aurkeztea. Era berean, bere profil soziala indartzeaz gain, babes soziala zein kapitalismoaren erregulazioa aldarrikatuz, laikotasun eta errepublikar baloreak bereganatu ditu, nahiz eta modu interesatuan ber-interpretatu eta instrumentalizatu. Eta normalizazio estrategia hori bat joan da bere lidertzaren adierazpenarekin. Horri esker, hautesle berriak erakartzeko gaitasuna izan du, emakumeak eta gazteak adibide direla. Hirugarrenik, sinesgarritasun politikoa eskuratzeko estrategia bat marraztu eta gauzatu du, Eskola Handietan hezitako eta goi mailako funtzionarioak diren pertsonen laguntzarekin. Funtsean, estrategia horrek hiru ardatz ditu. Batetik, programa elektoral zehatz bezain serio bat osatzea, bereziki alor sozioekonomikoan. Izan ere, inmigrazioa, inseguridadea ala nazioa bezalako gaiez aparte, egunerokotasunean herritarrak kezkatzen dituen gaien inguruan proposamen zehatzak egiten saiatu da. Bestetik, bere kide eta hautetsien heziketaren aldeko apostua egin du, ohartu baita herri eta eskualde ezberdinetan presentzia iraunkorra edukitzeko ezinbestekoa zitzaiola persona prestatuak edukitzea. Indar hori oso nabaria izan zen azken udal eta departamentu hauteskundeetan, zeini esker, Frente Nazionalak 26 alkate, 1546 udal hautetsi, 459 mankomunitate hautetsi eta 62 departamentu kontseilari lortu zituen. Azkenik, profil ezberdinetako pertsonak erakartzen ahalegindu da, hurbilak zaizkion sareak sortuz eta beste batzuk infiltratuz, bai empresa ala sindikatu munduetan, bai hezkuntza edo kulturgintzan. Estrategia pentsatu horrek, aukera eman dio azken lau hauteskundeetan, hots europear, udal, departamentu eta eskualde bozetan, %25eko langa gainditzeko eta eremu ezberdinetan sustraitzeko. Igandean eskuratutako emaitzak direla medio, eztabaida politikoa eta gainontzeko alderdien erabakiak baldintzatzea lortzeaz gain, aukerak dauzka bi eskualde gobernatzeko. Hori gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da hirugarren...

Read More

Lurraldetasunean sakontzeko aukera

Lurraldetasunean sakontzeko aukera

  Azken hilabete hauetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eztabaida politikoa estatus berriaren, independentziaren edota erabakitze eskubidearen inguruan antolatu da, Eskoziako eta Kataluniako prozesuak irizpide izanik. Eskumenen, aldebakartasunaren ala erabakitze ahalmenaren inguruan alderdi eta erakunde ezberdinak posizionatu dira. Aitzitik, sujetu politikoaren gaia ez da hainbeste aipatu, nabaria balitz bezala Euskal Herria hiru errealitate politiko-administratibotan banatua dagoela eta, beraz, erabakitze eskubidea eremu bakoitzari dagokiola. Gaur egungo zatiketa politikoa habiapuntu gisa onartzeaz gain eta pragmatismoz jarduteaz haratago, joera horretan nazio ikuspegiaren eta lurraldetasun arazoaren ahultze joera bat ageri da. Independentzia eta lurraldetasuna ikur dituen ezker abertzaleak berak, zazpi probintzien bateratze asmoa bigarren maila batean utzi duela dirudi. Jarrera horrek paradogikoa dirudi azken hilabeteetan eta urrengo urtean suertatu diren eta gertatuko diren eraldaketa politiko eta instituzionalak kontuan izanik. Hain zuzen ere, lurraldetasunean aurrera egiteko aukera objetiboak inoiz ez dira hain handiak izan, batik bat Nafarroan eta Iparraldean. Batetik, azken udal eta foru hauteskundeetan eskuratutako emaitzei esker eta lau alderdien artean lortutako akordioak direla medio, Nafarroako Gobernuan eta hainbat udalerri nagusitan exekutibo berriak boterera iritsi dira. Herritarren aldaketa gogoak eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerra alderdien jarrera arduratsuak, “erregimena” deiturikoa hankaz gora jarri eta alternantzia zein alternatibaren bidea iriki dute. Nafar gobernu berriaren lehentasunetariko bat, gainontzeko euskal lurraldeekin harremanak normaltzea eta lankidetzaren bidea berriz hartzea izan da. Urkullu lehendakariarekin batzeaz gain, hainbat lan-ildo jorratu ditu, hala nola, kontzertu eta konbenio ekonomikoen babes bateratua, lankidetza ekonomikoa ala ETB jasotzeko aukera. Horrekin batera, Uxue Barkos-ek Euskadi-Akitania Euroeskualdean sartzeko asmoa agertu du, azken hogei urteetako bizkar-emateari amaiera emanez. Bestatik, ipar Euskal Herriak une erabakiorra bizi du bere instituzionalizazioari dagokionez. Izan ere, estatus bereziko Lurralde Elkargoaren inguruan lortutako adostasun politiko zabalari esker eta azken udal zein departamentu hauteskundeetan zerrenda abertzaleek lortu dituzten emaitza onak direla eta, frantses estatua eskaintza alternatibo bat egitera derrigortua izan da. Berrikitan Pirineo Atlantikoetako Departamentuko prefetak adierazi duen bezala, instituzio propio bat sortzeko aukera mahai gainean dago. Hiri Elkargoa ala Aglomerazio Elkargoa izanda ere, lehen aldiz, iparraldeak, ezagupen politiko-administratiboa izateaz haratago, hautetsi, eskumen eta aurrekontu propioak izango lituzkeen instituzio integratu bat edukiko luke. 2017ko urtarrilaren 1ean, horrelako instituzio bat sortu dadin, nahikoa izango da lurralde horretako biztanleariaren eta udalen erdiak baino gehiagok baiezkoa eman dezaten, iparraldeko158 udaletxeen bozken bidez. Instituzio berri hori sortzeak bere biziko garrantzia edukiko luke, jakinik mugaz-gaindiko lankidetza bere eskumenen barnean izango litzatekeela, bertako hautetsiek horrela erabakitzen badute, eta ordurarte indarrean dauden egiturak ordezkatuko lituzkeela. Hori dela eta, Elkargo berriak, mugazgaindiko lankidetza sustatuko lukeen politika publikoak osatzeko eta gauzatzeko ahalmena edukitzearekin batera, harreman instituzional zuzenak edukitzeko aukera izango luke hego Euskal Herriko Autonomo Erkidego, Foru Aldundi eta Udaletako gobernuekin. Zentzu horretan, ez legoke Eskualde eta Departamentu Kontseiluen menpe. Bestela esanda, iparraldearen erakundetzeak, euskal lurraldetasunean sakontzeko aukera oparoa eskaino luke. Baina,...

Read More