“BATZEKO UNEA DA, ELKARLANERAKOA”

“BATZEKO UNEA DA, ELKARLANERAKOA”

ETAren armagabetze prozesuaren egunak dira. Horrek aurretiko lanak izan ditu, eta gerorako ere utziko du zereginik. Haietaz guztietaz mahai ingurua egin du BERRIAk, Eguzki Urteaga eta Nekale Alzelairekin. Bideoa: Armagabetzeaz mahai ingurua Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakaslearekin eta Nekane Alzelai Foro Sozialeko kidearekin (BerriaTB).   Eguzki Urteaga Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia irakaslea eta Nekane Alzelai Fori Sozialeko bozeramailea baikor dira gaurtik biharrera gertatuko denaz; ETAk “bakearen etsaien erasoaldien” arriskuez ohartarazi badu ere, ez dute halakorik espero, eragile askok hartu dutelako parte hona bidean. Jakina da bihar ekitaldi instituzional bat egongo dela Baionan, goizean goiz. Baina, ez da jakin Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea bertan izango diren edo ez. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea bai, han izango da. Hiru euskal instituzioetako eragileak biltzeak garrantzia handia luke Nekane Alzerairen ustez, prozesuan parte izan direlako eta hari babesa erakusteko. Horregatik ez ezik “ahalduntze ariketa gisara” ere garrantzitsutzat jo du Urteagak: “Espainia eta Frantziako Gobernuei erakusteko ez ditugula behar”. Bakearen artisauen lana goretsi dute biek, nabarmenduz, haiek egin dutela posible ETAren armagabetzea. Gainera, Luhusoko bostak —Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Mixel Berhokoirigoin laboraria eta Mixel Bergouignan enpresaria eta Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea— zirenak izateak ere badu garrantzia, aurretik ibilbide zabala izan duten pertsonak direlako. Eta hau guztia Ipar Euskal Herrian gertatzea ez da kasualitatea beraiek ustez. Urteagak azpimarratu duenez, aurretik elkarlanerako hariak josiak ziren han, eta Alzelaik gaineratu du hara ez dela iristen Espainiako Estatuaren errepresioa. Armagabetzea amaituta egiteko asko daudela diote biek. ETA deseginda edo gabe, presoen eta iheslarien gaia dago batetik, eta hark lehentasunezkoa izan beharko lukeela uste du Urteagak. Alzelaik gaineratu du biktimen errekomozimendu eta erreparazioan egin beharreko lanarekin batera egin behar dela. Aurrerantzean askatu beharreko korapilo horiek askatze lanetan, eragile politiko eta sindikalek ez ezik gizarte eragileak ere zeregin handia izango duela azpimarratu dute. Adostasunetara iristeko garaia dela diote, eta Euskal Herrian lortutako adostasunek ekarriko duela Espainiako eta Frantziako estatuak mugitzea. Gainera, Urteagaren ustez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak bereziki begiratu beharko liekete Ipar Euskal Herriko esperientziei, elkarlanerako kultura martxan jartzeko. Armagabetzeari buruzko saio berezia, Berrian, apirilaren...

Read More

HAUTESKUNDE PRESIDENTZIALEN ATARIAN

HAUTESKUNDE PRESIDENTZIALEN ATARIAN

Frantziako V. Errepublika sortu denetik (1958) eta lehendakaria sufragio unibertsalean hautatzen denetik (1965), lehen aldia da hauteskunde presidentzialek hainbeste gorabehera ezagutu dituztela. Sondeoen arabera, eskubiaren eta ezkerraren hautagaiak bigarren itzulitik kanpo geratuko lirateke. Izan ere, eskubiaren eta zentruaren primarioen ostean, emaitzak argiak izango zirela bazirudien, François Fillon-en inguruko eskandaluak bere hautagaitza ahuldu eta zalantzan jarri du. Are gehiago, fillongate-k eztanda egin zuenetik, ezbataida politiko osoa afera horren inguruan antolatu da, Fillon-ek denbora osoa bere burua justifikatzen igaro baitu eta gainontzeko hautagaiek eskubiko buruaren egoerari buruz posizionatu behar izan baitute. Horrek, kanpaina bera parentesi artean ezarri du, egitasmo politikoen inguruko zatabaida zapuztuz. Ikusi dezagun hautagai nagusien egoera banan-banan. François Fillon-en kanpaina amets gaizto bat bilakatu da, ezin hobetu hasi ostean. Izan ere, Juppé zein Sarkozy zentru eta eskubiko primerioen faboritu nagusiak zirelarik, Fillon-ek ustekabea eman zuen %44a lortuz lehen itzulian eta %65a bigarrenean. Gehitzen badiogu, eztabaida kalitatezkoa izan zela eta, batez ere, parte-hartzea oso handia izan zela, 4,7 milloi pertsonek bozkatu baitzuten, Fillon oso indartua atera zen primarioetatik. Sondeok indar hori agerian uzten zuen, hauteskunde presidentzialerako lehen itzulian %28 eta %30a bitartean ematen baitzioten. Kontua da, Le Canard Enchainé astekariak informazio bat plazaratu zuela agerian utziz Fillon-ek bere emazte eta seme-alabak kontratatu zituela laguntzaile parlamentario bezala eta benetan lan hori egin ote zutenaren inguruan zalantzak daudela. Argitalpen horrek, ondorio politiko eta judizial itzelak eduki ditu, batetik, martxoaren 15an inputatua izateko arriskua baitu, eta, bestetik, bere kapital politikoaren zati handi bat galdu duelako, nahiz eta oinarri elektoral sendo bat mantendu. Marine Le Pen, bere aldetik, nahiz eta enplegu-fiktizioak erabiltzearen susmopean egon, ez dirudi higadura politiko handirik jasaten ari denik. Hain zuzen ere, sondeo guztiek %25 eta %26a bitartean ematen diote lehen itzulirako eta bigarren itzulian presente izango dela iragartzen dute. Eta kasu honetan, edozein izanda bere aurkaria, %40a lortuko luke, alegia, eskuin muturrak bere historian zehar lortu duen emaitzarik gorena. Berak dauka hauteslegorik egonkorrena eta konbentzituena. Marine Le Pen-ek Frente Nazionalaren buruzagitza hartu zuenetik, eraldaketa estrategiko, organiko eta diskurtsibo bat aurrera eraman du. Bere itxura normaltzeari begira, adierazpen polemikoak alde batera uzteaz gain eta balore errepublikarrak bereganatzeaz aparte (modu interesatuan birformulatuz), bere programa sozioekonomikoa sendotu du, klase popularrak erakartzeko eta klase ertainak ez gehiegi beldurtzeko. Era berean, alderdiko kuadroak formatzearekin batera, independienteak fitxatzen ahalegindu da. Emmanuel Macron da, zalantzarik gabe, kanpaina honetako ustekaberik handiena. Administrazioko Eskola Nazionaletik pasa ostean eta Rothschild Bankuan aberastu ondoren, bilakaera politiko meteorikoa ezagutu du, lehenik Eliseoko Idazkari Nagusi orde gisa eta ondoren Manuel Valls-en Ekonomia ministro bezala. Nahikoa ez eta 39 urteko arduradun politikoak, ordurarte inoiz hauteskunde batera aurkeztu gabe, “En Marche” alderdi politikoa sortu eta hauteskunde presidentzialetara aurkeztea erabaki du. Hasera batera, hautetsi gutxiren babesa eduki arren, kanpainan buru-belarri murgildu da, karisma zein erretorikarako gaitasuna erakutsiz....

Read More

LUHUSOKO OPERAZIOAREN IRAKASPENAK

LUHUSOKO OPERAZIOAREN IRAKASPENAK

Abenduaren 16ean, frantses eta espainiar segurtasun-indarrek elkarrekin burututako polizia-operazio batean, ipar Euskal Herrian oso ezagunak diren bost persona atxilotuak izan ziren. Beraien helburua, ETAren armagabetzea ahalbidetzea eta laguntzea zen, nazioarteko bitartekarien laguntzarekin eta frantses zein espainiar Estatuak inplikatu nahiz. Atxiloketa horiek, izugarrizko emozioa sortu zuten iparraldean baita gizarte zibilaren eta ordezakari politikoen mobilizazio handia eragin ere. Mobilizazio horri esker, eta gertakari horrek Frantziako komunikabideetan lortu zuen oihartzuna ikusirik, espaileak atxilotuak aske uztea erabaki zuen, nahiz eta kargupean izan. Orohar, orduan gertatutakoak hainbat gauza agerian utzi ditu. Lehenik eta behin, ipar Euskal Herrian adostasun sozial nahiz politiko zabal bat lortu dela bake prozesuaren eta, bereziki, ETAren armagabetzearen inguruan. Izan ere, azken hogei urteetan gauzatutako gobernantza berriak, Hautetsien eta Garapen Kontseiluak bezalako erdi-erakundeei esker eta lankidetza logika baten bitartez, eragile guztiak ohitu ditu elkar ezagutzera, eztabaidatzera eta adostasunetara iristera. Denboraren poderioz, bertako kultura-politikoa aldatu da, adostasun zabal bezain sendoak ahalbidetuz, bai lurraldearen erakundetzearen inguruan, bai bakegintzaren mailan. Horri esker, 2011an, ipar Euskal Herriko alderdi nagusiek ordezkaritza bat bidali zuten Aieteko Konferentziara eta, 2014ean, alderdi eta sindikatu garrantzitsuenek Baionako Adierazpena izenpetu zuten. Zentzu horretan, Luhusoko operazioaren ostean, hautetsi nagusiek Baionako manifestaldian parte-hartu izanak, 210 hautetsik bost atxilotuen aldeko jarrera erakusteak eta 600 hautetsik Estatuen inplikazioa eskatzeak, joera hori baieztatu besterik ez dute egin. Bigarrenik, frantses eta espainiar Estatuen immobilismoaren aurrean eta euskal erakundeen ezintasunaren aintzinean, iparraldeko gizarte zibilak bere ekimen gaitasuna erakutsi du. Mediabask astekariari bidalitako eskutitzetan, bost ekintzaileek modu argian adierazi zuten zein ziren beraien ekimenaren arrazoiak eta ETArekin trukatu zituzten eskutitzak. Beraien ekintzak eduki zitzakeen ondorio judizialetaz jakitun, kontzientziaz eta ongi hausnartu ostean, baita ere nazioarteko eragileekin harremanetan egonda, ETAren armagabetzea erraztea erabaki zuten. Ekintza horren bidez, espero zuten, batetik, sortuko zuen zalaparta mediatikoaren ondorioz, arazoa frantses politikagintzaren agenda politikoan sartzea, arduradun nagusiak posizionatzera bortxatuz eta beraien jarrera aldatzera bultzatuz; eta, bestetik, iparraldeko eta, orohar, Euskal Herri osoko gizarte, alderdi zein erakundeen aktibakioa eragitea. Hirugarrenik, frantses komunikabideek eta, bereziki, egunkari nagusiek (hala nola, Le Monde, Libération, Le Figaro eta Le Journal du Dimanche-k) gertatutakoaren trataera nahiko orekatua egin dute, ahots zein bertsio ezberdinak entzunaraziz, Frantziako Barne Ministroak egindako adierazpenak kolokan jarriz eta operazio horren egokitasuna galdezkatuz. Horrez gain, atxolituak askatu arte, gertatutakoa kontatzeaz gain, aukera probestu dute euskal bake prozesuaren eta ETAren armagabetzearen balantze bat egiteko. Trataera horrek ez du zer ikusirik izan hego Euskal Herriko komunikabide batzuek eta, zer esanik ez, Madrilgo egunkari nagusiek eman dioten informazio tratamenduarekin. Azken hauek, bereziki lehen egunetan, espainiako Barne Ministeritzak egindako adierazpenak beraienganatu dituzte, beste bertsiorik jaso gabe eta iparraldeko errealiate sozio-politikoa ezagutu barik. Laugarrenik eta azkenik, bereziki hasiera batean, hego Euskal Herriko alderdi eta erakunde askori kosta egin zaie Luhuson gertatutakoaren eta horren ondorioz sortutako dinamika soziopolitikoaren garrantzia ulertzea. Ezker abertzalea izan...

Read More

GOBERNAGARRITASUNAREN BALDINTZAK

GOBERNAGARRITASUNAREN BALDINTZAK

Mariano Rajoyk, Espainiako Kongresuaren inbestidura lortu ostean, 170 aldeko bozekin eta sozialisten abstentzioari esker, ostegunean gobernu berria osatuko duela iragarri du, ministroek Felipe VI erregeari zin-egin diezaioten. Hortik aurrera, gobernagarritasuna izango da Rajoyren erronkarik nagusiena, are gehiago kontuan izanik Alderdi Popularraren, Ciudadanos-en eta Coalición Canaria-ren babesa bakarrik daukala eta, gehiengo osoa lortzeko, sei boz eskas zaizkiola. Funtsean, lau faktorek baldintzatuko dute gobernagarritasuna. Lehenik eta behin, Rajoy beraren jarrerak bere-biziko garrantzia izango du. Izan ere, azken bost urteetan legebiltzarrean zeukan gehiengo osoa erabili badu bere egitarau zein asmoak inposatzeko, oposizioaren laguntza bildatu gabe eta bere bakardadea eraginez, gobernu berriak apaltatasuna, inteligentzia politikoa eta adostasunera iristeko gaitasuna erakutsi beharko ditu. Eta jarrera berri hori azkar agerian geratu beharko du ez badu nahi oposizioak fronte bateratu bat osa dezan. Inbestidura saioak mezu kontraesangarriak agerian utzi ditu zeren, hasera batean, Rajoyk adierazi badu bere gutxiengoaz jabetu dela eta dialogoa hitzeman badie gainontzeko alderdiei, aurrekontuak eta lege nagusiak aurrera ateratzeko, larunbateko saioak argi utzi du ez dagoela aurreko legegintzandian eraikitakoa desegiteko prest eta marra-gorri batzuk jarri ditu. Indar-erakustaldi horrek agerian utzi du, badakiela, hauteskunde berriak antolatu ezkero, Alderdi Popularra indarturik aterako dela eta hogei-bat eserleku irabazi ditzakeela. Bigarrenik, oposizioko lehen alderdia, PSOE alegia, erabat ahulduta eta zatituta dago. Izan ere, Alderdi Sozialistaren zuzendaritzaren baitan desadostasunak daude Rajoyren inbestidura saioan abstenitzerako orduan, Batzorde Federalaren %59ak bakarrik alde bozkatu baitu eta Kongresuko legebiltzar-taldearen 68 diputatu soilik abstenitu baitira, 15ek ezetz bozkatu dutelarik. Eta zenbait abstenitu dira boz-diziplinarengatik eta zuzendaritzaren presio zein mehatxuengatik. Horri gehitzen badiogu, Pedro Sanchez-ek bere diputatu-akta utzi duela eta publikoki irakarri duela urrengo hilabeteetan militante sozialistengana joango dela bere ikusmoldeaz eta hautagaitzaz konbentzitzeko, ez dirudi urrengo hilabeteak oso bareak izango direnik. Guztia ez da horretan amaitzen, gatazka honek agerian utzi baitu, zer-nolako haustura dagoen PSOEren zuzendaritzaren eta oinarriko militanteen artean, azken honen gehiango bat abstentzioaren aurkakoa baita. Kontua da, oso zatitua dagoen heinean, liderrik ez daukan bitartean eta estrategia zein egitasmo argiren faltan, ezinezkoa izango zaiola zentsura-mozio bat aurkeztea. Hori dela eta, litekeena da, urrengo hilabetean, Estatu-gaietan gobernuarekin bat-egitea eta gai sozioekonomikoetan oso jarrera oldarkorra erakustea. Hirugarrenik, Rajoyren gobernuaren iraunkortasuna oso lotua izango da Kataluniako prozesu independentistari. Izan ere, Moncloak eztabaidari bidea isten dion mailan eta Generalitateak nahiz Kataluniako Legebiltzarrak deskonexio prozesuarekin aurrera egiten duen mailan, besteak beste, transitoritate juridikoaren eta Ogasun zein Segurantza Sozial propioen legeen onarpenekin eta 2017ko irailean galdeketa loteslea antolatzearekin, alderdi konstituzionalistek eta, batik bat, Alderdi Popularrak, Ciudadanos-ek eta PSOEk bat egingo dute. Horrek, Rajoyren gobernuari indarra emango dio, zaila izango baitzaie gainontzeko alderdi konstituzionalistei espainiako gobernua testuinguru horretan ahultzea eta, zer esanik ez, bere egonkortasuna kolokan jartzea. Izan ere, lege nagusiak ez onartzea eta, are gehiago, hauteskunde berriak probokatzea arriskutsua litzateke Espainiaren batasuna kolokan egon litekeen une horretan....

Read More

Itun Aukerak

Itun Aukerak

Hauteskunde gauean bertan, bozen kontaketa amaitu zenean, bazirudien itunak argi zeudela, bai inbestidurarako, bai gobernagarritasunerako, bai herri-itunei dagokionez. Izan ere, EAJk, 29 eserleku lortzeaz gain, oposizioko alderdi guztiekin akordioak lortu zitzakeen, aldi bakoitzean gehiengo osoa lortuz. Testuinguru horretan, bi itun mota lortzeko asmoa erakutsi zuen: batetik, inbestidura eta gobernagarritasuna PSErekin adostea; eta, bestetik, herri-itunak EH Bildu eta Elkarrekin Ahal Dugurekin adostea, bi gauza ezberdin bezain bereizi balira bezala. Kontua da, irailaren 30an, batzorde elektoralak, atzerriko bozak zenbatu ostean eta, bereziki, EH Bilduk jarritako 18 errekurtsoak aztertu ondoren, Bizkaiako azken eserlekua EH Bilduri eman ziola EAJren kalterako. Eserleku bakar horrek zeharo aldatu ditu itun aukerak. Inbestidurari dagokionez, nahiz eta Euskal Autonomi Erkidegoko legea ez den Estatuaren antzekoa, ezinezkoa baita aurka bozkatzea, gehiengo sinplea nahikoa baita eta inbestidura saio berean hautagai bat baino gehiago aurkeztu baitaitezke, gauzak ez daude irailaren 25ean bezain argi. Izan ere, inbestidura lortzeko, Iñigo Urkulluri, bere alderdiaren bozak (28) agian ez zaizkio nahikoak izango, batez ere EH Bilduk bere hautagaia aurkezten badu eta Elkarrekin Ahal Duguk bere bozaren zentzua argitzen ez badu. Hain zuzen ere, nahiz eta aukerak urriak izan, Elkarrekin Ahal Duguk bere 11 bozak EH Bilduren 18 bozei gehituko balizkio, lehendakaritza EH Bilduren esku egongo litzateke. Horren jakitun, litekeena da, batik bat Urkulluren zuhurtzia kontuan izanik, EAJk PSErekin ituna bilatzea, baita inbestidurarentzako ere, 37 baiezko bozekin lehendakaritza ziurtatua ukango bailuke. Gobernagarritasunaren kasuan, aukerak zabalagoak dira. Izan ere, PSErekin adostasun batera iritsita ere, izan dadila legealdi-itun ala gobernu-itun baten bidez, bozka bat eskas luke gehiengo osoa lortzeko. Horrek eramango luke hirugarren bazkide baten bila joatera, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu ala Alderdi Popularra izan dadila. EH Bilduk jadanik iragarri du gobernagarritasun ituna eta herri-ituna erabat lotuak daudela eta bata ezin dela bestearengandik bereizi. Iragan den astean, Elkarrekin Ahal Duguk EAJrekin mantendu zuen bilkuran esan zion oposizio aktibo bat burutuko zuela. Eta Alderdi Popularra, sozio ezerosoa izan daiteke ikusita zer nolako berzentralizazio politika burutu duen azken bost urteetan eta zein jarrera erakutsi duen estatus berriaren inguruan. Horrek, EAJri bi aukera eskaintzen dizkio. Bata litzateke PSEren inbestidura eta gobernagarritasuna lortzea eta, une oro, beste sozio baten bila ibiltzea, horrek sortzen duen ziurgabetasun eta menpekotasunarekin. Aitzitik, koherentea litzateke EAJk PSErekin dituen itunekin bai Foru Aldundietan, bai udal askotan, bai Eusko Legebiltzarrean aurreko legealdian. Bestea litzateke, aliantza sistema zeharo aldatzea eta Elkarrekin Ahal Dugu eta, batez ere, EH Bildurekin akordio handinahi bezain sendo bat lortzea, bai inbestidurarako, bai gobernagarritasunarentzako, bai herri-egitasmoentzako. Itun horrek aukera eskainiko lioke egonkortasuna lortzeko eta herri-eraldaketa bultzatzeko, bereziki bake eta elkarbizitzan baita ere autogobernu eta erabakitze eskubidean. Azken aukera honek, bi oztopo gainditu beharko ditu. Batetik, 18. eserlekua lortzearekin batera, EH Bildu zentraltasun egoera batean aurkitzen da itun aukerak biderkatzen baitzaizkio. Izan ere, EAJrekin zuzenean eta...

Read More

EUSKAL ALDERDIAK HAUTESKUNDE AUTONOMIKOEN ATARIAN

EUSKAL ALDERDIAK HAUTESKUNDE AUTONOMIKOEN ATARIAN

Irailaren 25eko hauteskunde autonomikoak baldintza berezietan suertatuko dira. Izan ere, hauteskunde orokorrak berrikitan errepikatzeaz gain, aurre-kanpaina, kanpaina eta negoziaketa prozesuak luzeak bezain neketsuak izan dira, bai alderdientzat bai hautesleentzat. Horren ondorioz, agenda espainiarra nagusitu da eta, une honetan bertan, ez dago ez inbestidura saiorik ez gobernu osaturik. Horri gehitzen badiogu hauteskunde autonomikoen eguna zerbait aurreratua izan dela eta, uda erdian egonik, kanpaina oso laburra izango dela, interesgarria da ikustea zein den euskal alderdien egoera hauteskunde horien atarian. Eusko Alderdi Jeltzaleak aukera handiak dauzka 2012an eskuratutako garaipena errepikatzeko bai eserlekuetan bai bozka kopuruetan. Lehendakarigaia eta hautagai gehienak errepikatuko ditu, jarraikortasun irudia isladatu nahiz. Urkulluren gobernuaren balantzea galdezkagarria izan arren, bereziki estatus berriari, gatazken ondorioei eta ekoizpen legegileari dagokienez, egonkortasuna lortu du PSE alderdiarekin aurrekontuak eta zenbait lege adostu ondoren. Legealdi osoan, zentraltasun politikoa berreskuratu nahi izan du, PSE zein EH Bildurekin legeak adosteko gaitasuna erakutsiz. Moderaziorako eta adostasunerako deiek aukera eman diote lasaitasuna zein normaltasuna irrikatzen zuten herritar ugari asebetetzeko. Horri esker, inoiz lortu duen botere instituzionalik handiena eskuratu du eta berau mantentzea da bere helbururik nagusiena, nahiz eta horrek immobilismora eraman dezakeen. EH Bilduren egoera bestelakoa da, europar hauteskundeetan hasi zen gain-behera elektoralak ez baitauka geldi-unerik. Udal eta foru hauteskundeek eta, bereziki, azken bi hauteskunde orokorrek, bozka eta botere instituzionalen galera nabarmena agerian utzi dituzte, 2011 eta 2012an eskuratutako bozka gehigarriak galduz. Arnaldo Otegiren utzilerak, ezker abertzaleak zeuzkan lidertza arazoak konpondu baditu; zerrenden eraberritzeak, batik bat independienteak eta komunikazio munduari lotuak, bere oinarri elektorala zabal badezake; eta Abian barne-hausnarketa prozesuak dinamika berri bat sortzea ahalbidetu badezake, ez dira nahikoak izango galdutako 100.000 bozkak berreskuratzeko. Horretarako, sakoneko lan bat gin beharko du bere egistamoa zehazteko, estrategia finkatzeko eta alianza-sistema egonkortzeko. Behin lan hori eginda, denbora bat premiazkoa izango zaio guztia plazaratzeko eta, batez ere, euskal gizarteak barnera dezan. Bide horretan, Otegiren inguruan sortu den lan-taldea eta EAJrekin mantendutako isileko bilkura lehen urratsak izan daitezke. Podemos-Ahal Dugu, alderdi berria izango da euskal legebiltzarrean. Azken hauteskunde orokorretan lehen alderdia bilakatu zen bai eserlekuetan bai bozketan Euskal Autonomi Erkidegoan, EAJri gaina hartuz. Hala ere, hauteskunde autonomikoak gako ezberdinetan planteatzen dira eta herritarrak haukeskunde bakoitzean jokoan dagoena ondo bereizteko gai dira. Zalantzarik gabe, Podemos-Ahal Dugu nabarmen sartuko bada, bigarren ala hirugarren alderdia bilakatuz, ez dauka egitasmo bereizgarririk EAErentzako eta anbiguotasunean zein indefinizioan murgilduta dago. Era berean, Pili Zabala hautagai izendatu izanak (jakinik emakumea, euskalduna eta Estatu terrorismoaren biktima baten senidea dela), argi eta garbi erakusten du, alderdi horren helburua, azken hauteskunde orokorretan ezker abertzaletik jasotako hautesle ahalik eta gehien gordetzea dela. Aitzitik, gizarte zibiletik datorren Pili Zabala giza eskubideen babesari lotua badago, bere esperientzia politiko-eza arazo bat bilakatu daiteke legealdian zehar. Euskadiko Alderdi Sozialista egoera larriagoan dago zeren, sondeo guztiek iragartzen dute, eserleku eta...

Read More