ZALANTZA NAGUSIAK

ZALANTZA NAGUSIAK

Ekainaren 12 eta 19an, hauteskunde legegileak izango dira Ipar Euskal Herrian, Hexagono osoan bezala. Izan ere, bi itzuliko eskrutinio maioritarioa denez, lehen zein bigarren itzulian, ezinbestekoa da, barruti bakoitzean, gehiengo soil ala osoa lortzea hautatua izateko. Eta, jokoan dauden 577 eserlekuetatik 3 Iparraldean aukeratuko dira, nahiz eta 4. barrutia Biarnoaren zati batekin partekatu, horrek abertzaleak kaltetzen dituelarik. Horrekin batera, hauteskundeen egutegia aldatu zenetik, hautatua izan den presidente bakoitzak beti eduki du gehiengo parlamentario bat, bere programa gauzatzeko aukera izanez. Ikusteke dago zer gertatuko den aldi honetan, hautesleri ezberdinen mobilizazio-maila erabakigarria izango delarik. Neke demokratikoa nabaria da hauteskunde ziklo luze baten ondorioz, nahiz eta, kanpainan zehar, bertako problematikek protagonismo berezia eduki duten.  Hain zuzen ere, nahiz eta Frantzian baino parte hartzea garaiagoa izan den, bai 2017ko hauteskunde legegileetan eta bai 2022ko presidentetza hauteskundeetan, zundaketa ezberdinek iragartzen dute abstentzio-maila altua izango dela Iparraldean. Zentzu horretan, 2017ko hauteskunde legegileetan ezagutu zenaren antzekoa izan daiteke, jakinik, lehen itzulian %41,47koa izan zela 4. barrutian, %47,08koa 5.ean eta %47,01ekoa 6.ean. Are eta handiagoa izan zen bigarren itzulian. Kontua da, hauteskunde arauak diola, lehen itzulian, lehen bi hautagaiak izan ala gutxienez hauteskunde zerrendetan izena eman dutenen %12,5a eskuratu behar dela bigarren itzulira sailtzeko. Horrek esan nahi du, abstentzioa garaia bada, %25a eskuratzea derrigorrezkoa izango dela horretarako. Horren jakitun, hala zentro-eskuinak nola ezkerrak zerrenda bateratuen apustua egin dute. Preseski, Ensemble izenaren pean aurkezten diren hautagaiek, aukera handiak dituzte berriz ere aukeratuak izateko, bereziki 5. eta 6. barrutietan. Izan ere, LREM, MoDem eta Horizons bezalako alderdien babesa dutenez, hautesleri zibikoagoa izanik (batik bat, adineko pertsonek, ikasketa maila garaikoek eta ondare handiagoa dutenek osatzen baitute) eta azken presidentetza hauteskundeek sortutako dinamika probestuz, bai Vincent Bruk eta bai Florence Lasserrek benetako aukerak dituzte beren karguak mantentzeko. Nahiz eta, azken honek, iragan den legegintzaldian, ez duen ekimen handirik hartu Ipar Euskal Herriari propioak zaizkion gaiak babesterako orduan, eta, aldi honetan, ez den hauteskunde kanpaina aktibo bat burutzen ari. 4. barrutiko egoera bestelakoa da, osasun arazoak direla medio, Jean Lassallek ez baitu berriz ere bere burua aurkeztuko eta bera ordezkatuko duen anaiak ez dituelako ibilbide politiko eta karisma berak. NUPES etiketarekin aurkeztuko diren ezkerreko hautagaien egoera ezberdina da. Epe motzean burutako negoziaketa gogor baten ondorioz, Frantzia Intsumituak, Berdeek, Alderdi Sozialistak eta Alderdi Komunistak hautagai bateratuak aurkeztuko dituzte egitarau komun baten inguruan, beren hautesleen aspaldiko eskakizunari jaramon eginez. Horri esker, esperantza delako bat sortzea lortu dute eta estatu mailan plazatu diren azken zundaketek diote, hasera batean aurreikusten zena baino eserleku gehiago eskuratuko dituela. Iparraldearen kasuan ere, bigarren itzulirako sailkatzeko aukerak handitu dituzte. Hala ere, hiru zerrendaburuetako bi Frantzia Intsumituko ordezkariak izateak, jakinik lurraldearen erakundetzearen ala euskara babestearen inguruan zer nolako posizioak mantendu dituzten eta ez direla oso ezagunak Iparralde mailan, kalte egin diezaiokete....

Read More

BALDINTZATUTAKO HAUTESKUNDE KANPAINA

BALDINTZATUTAKO HAUTESKUNDE KANPAINA

Apirilaren 10 eta 24an izango diren presidentetza hauteskundeetarako kanpaina ezohikoa izaten ari da hainbat gertakizunek erabat baldintzatu baitute. Izan ere, aurreko kanpainetan ez bezala, non mitinak, bilkura publikoak, telebista-eztabaidak ala hautesleekiko harreman zuzenak nagusitu ziren, kanpaina hau oso berandu hasi da eta ez dago benetako eztabaidarik komunikabideetan. Horren ondorioz, herritarren interesa apalagoa izateaz gain, plazaratu diren zundaketek diote abstentzioa %29koa izan daitekeela, kontuan izanik, ordura arte izandako presidentetza hauteskunde guztietan, lehen itzulian, abstentzioa %25a baino apalagoa izan dela, 2002an izan ezik % 28,4koa izan baitzen, eta, bigarren itzulian, izena eman dutenen laurdena soilik 2017an gainditu zela %25,44an kokatuz. Azpimarratzeko da gazteak eta herritar xumeak direla hauteskunde ezberdinetan gutxien parte hartzen duten kolektiboak. Baina, zein dira hauteskunde kanpaina hainbeste baldintzatu duten faktoreak? Lehenik eta behin, koronabirusaren pandemiak eragin zuzena izan du, bereziki kanpainaren lehen hilabeteetan. Izan ere, 2021eko amaiera eta 2022ko hasiera bitarteko bolada, pandemiaren bosgarren olatuak markatu zuen, kutsaduren hazkunde nabarmen bezain geldiezinarekin eta gobernuak hartutako neurri mugagarriekin. Kutsatua izateko kezkari, elkarretaratze handien debekuak, edukiera mugatuak eta distantzia neurriak gehitu zaizkio. Hori dela eta, hautagai ezberdinek aurreikusi zituzten ekitaldi ugari bertan behera geratu dira eta kanpaina egiteko modu alternatiboak aurkitu behar izan dituzte (sare sozialak erabiliz batik bat), arrakasta ezberdinekin. Edozein kasutan, agerikoa zen, zundaketek zioten bezala, une horretan, herritarren kezkak bestelakoak zirela eta presidentetza hauteskundeak oso urruti ikusten zituztela. Bigarrenik, bere hautagaitza aurkeztu aurretik eta komunikabide batzuen babesarekin (CNews adibide dela), Eric Zemmour-ek espazio mediatikoa gogaitu du, immigrazioaren, delinkuentziaren eta identitate nazionalaren gaiak behien eta berriro aipatuz. Hizkuntza bortitza erabiliz eta eraso gogorrak eginez, debate politikoa zeharo polarizatu du, kolektibo batzuk estigmatizatuz, hautagai zenbait irainduz eta giro politikoa gaiztotuz. Jarrera horrek bere jarraitzaileak mobilizatu baditu eta komunikabideen arreta eragin badu, beste hautagai batzuk normalizatu ditu, Marine Le Pen adibide dela, eta, batez ere, herritar ugari nazkatu ditu, politikarekiko urruntasuna eta mesfidantza areagotuz. Hirugarrenik, legeak baimentzen zion azken unera arte, Emmanuel Macron-ek uko egin dio bere hautagaitza aurkezteari, esanez herritarren kezkak bestelakoak zirela eta azken momenturaino gobernatuko zuela, bai Frantziako presidente gisa baina Europar Batasuneko lehendakari bezala. Nahiz eta gainontzeko hautagaiek Macron-en jarrera arbuiatu, esanez diru publikoa erabiliz eta bere karguak ematen dion abantaila probestuz kanpaina egiten ari zela, azken unea itxaron du bere hautagaitza aurkezteko. Aitzitik, urrats hori emanda ere, argi utzi du ez zeukala beste hautagaiekin eztabaidatzeko asmorik, adieraziz bere aurrekoek antzeko jarrera eduki zutela eta ez lukeela zentzurik edukiko 12 hautagai batuko lituzkeen telebista-eztabaida batean parte hartzeak. Eta, Ukrainiako gerraren eztandak aitzaki gehigarri bat eman dio horretarako. Laugarrenik eta azkenik, hauteskunde kanpaina bere une erabakigarrienean sartu behar zenean, Ukrainiako gerrak eztanda egin du Errusiaren erasoaren ondorioz. Gerra horrek eragindako sarraskiek, heriotza zein zauritu kopuruek, eta errefuxiatu olatuek erabateko kommozioa sortu dute frantses herritarren baitan. Gerraren eguneroko...

Read More

KONSTITUZIO KONTSEILUKO EBAZPENAREN ONDORIOAK

KONSTITUZIO KONTSEILUKO EBAZPENAREN ONDORIOAK

Maiatzaren 21ean, Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac legearen bi artikulu esanguratsu bertan behera utzi dituen ebazpena plazaratu zuenetik, kezka nagusitu da Hexagonoko hizkuntza gutxituak praktikatzen diren eskualdeetan. Izan ere, frantses konstituzioaren 2. artikuluari behin eta berriz erreparatuz, zeinak dion Errepublikaren hizkuntza frantsesa dela, bereziki murgiltze eredua aplikatzen duten eskolak zalantzan jarriak dira, izan daitezela sare publikoan ala kontratupeko sare pribatuan.  Arrangurak haserreari eta mobilizazioari tokia utzi die, hizkuntza zein hezkuntza-eragileek baita tokiko hautetsiek egindako kritika gogorrak aintzat hartuz gero eta antolatu diren manifestaldi jendetsuak kontuan hartuta, batik bat Bretainian eta Ipar Euskal Herrian. Mobilizazio horiek berain eragin politikoa izan dute, batetik, Jean Castex lehen ministroak bi diputaturi eskatu baitie ebazpen horren ondorioak aztertu ditzaten, eta, bestetik, Emmanuel Macronek berak, facebook-en bidez, hizkuntza gutxituen aldeko adierazpenak egin baititu. Ekimen nola deklarazio horiek eskualde eta departamentu hauteskundeen bezperan eginak izan dira hautesleak lasaitzeko asmoarekin eta zigor elektorala ez dadin handiegia izan. Kontua da, erabaki horrek eragindako lurrikara politikoa eta sortutako segurtasun-eza juridikoa indarrean daudela. Izan ere, konstituzioaren nahiz Konstituzio Kontseiluaren ebazpenaren irakurketa literal bat eginez geroz, legea betetzearen bermatzailea den Estatuak, murgiltze eredua debekatu beharko luke legez kanpo legokeelako. Aitzitik, egoera ez da erabat berria, frantses konstituzioaren 2. artikulua 1992an onartu baitzen, eta, gerotik indarrean egon arren, horrek ez baitu suposatu murgiltze ereduaren debekua, aurkakoa baizik. Egia da, era berean, 2008ko konstituzioaren erreformaz geroztik, 75-1 artikulua onartu dela zeinak dion hizkuntza gutxituak Frantziako ondarearen zati bat direla. Testuinguru horretan, zalantzak dira nagusi. Batetik, zer gertatuko da, esperimentazio-moduan, murgiltze eredua aplikatzen duten Iparraldeko eskola publiko eta pribatuekin? Esperimentazioak jarraituko du ala etengo da, eta, horrela bada, noiz? Horrez gain, murgiltze eredua jartzeko eskaera egin duten herriei zer nolako erantzuna emango zaie? Bestetik, zein izango da hasera batetik murgiltze eredua erabiltzen duten ikastolen etorkizuna? Hezkuntza ministerioarekin izenpetu dituzten asoziazio-kontratuak mantenduko dira ala berrikusiko dira, eta, horrela bada, noiz eta zein baldintzatan? Azkenik, zein izango da Hezkuntza ministerioaren jarrera, bereziki eskola eta irakasle lanpostu berriak eskatuko zaizkiolarik? Batik bat, 2022ko hauteskunde presidentzial eta legegileak igaro arte, ez dirudi Hezkuntza ministerioak bere jarrera gogortuko duenik, hautesleen zigorra ez jasateko hizkuntza gutxituak praktikatzen diren eskualdeetan, izan dadila Ipar Euskal Herrian, Bretainian, Okzitanian, Alsazian ala Korsikan. Iparraldeari dagokionez, Ministerioak hartu berri dituen lehen erabakiek hori islatzen dute, ikasturte berrirako murgiltzen eredua martxan jartzeko luzatu zitzaizkion lau eskaeretatik hiru onartu baititu eta soilik bat errefusatu baitu arrazoi teknikoak direla medio. Zentzu horretan, murgiltze eredua aurreko urteetan baino gehiago haziko da.  Zer gertatuko da, ordea, hauteskunde horiek igaro ostean eta kontuan izanda Frantziako politikagintzaren grabitate zentroa eskuinerantz mugitzen ari dela. Batetik, ikusteke dago ea Emmanuel Macron berriz hautatua izango den eta, horrela bada, ea gehiengo parlamentario bat izango duen. Bestetik, iritzi-zundaketa ezberdinek iragartzen dute 2022ko apirilean izango diren presidentetza hauteskundeetako...

Read More

ALDERDI POPULARRA NORAEZEAN

ALDERDI POPULARRA NORAEZEAN

2018ko ekainaren 1ean, Pedro Sanchez-ek aurkeztutako zentsura mozioa aurrera atera zenetik eta, horren ondorioz, Mariano Rajoy-k gidatzen zuen gobernua bertan behera geratu zenetik, Alderdi Popularra noraezean dabil. Ez du ez posizionamendu politiko argirik ez diskurtso finkorik proposatzen, testuinguruen, indar-harremanen eta hauteskundeen emaitzen arabera jarrera bat ala bestea mantenduz. Izan ere, zentsura mozioaren galeraren ostean, Alderdi Popularrak primarioak antolatu zituen 2018ko uztailean. Pablo Casado Soraya Sáenz de Santamariari gailendu zitzaion bozen %57arekin. Kanpainan zehar, garaileak posizionamendu gogor bat mantendu zuen José María Aznar-en tesiekin bat eginez, Alderdi Popularra eskuinera norabidetuz eta eskuinen arteko aliantza bilatuz. Baliogarria izan bazitzaion primarioak irabazteko, bertan batik bat militante sutsuenek parte hartzen baitzuten, arazoa bilakatu zen alderdi horren espazio politikoa mugatzen zuelako. Casado-ren asmoa zen Alderdi Popularra eskuinen erdian kokatzea aliantzak ahalbidetze aldera. Maila batean, estrategia horrek funtzionatu zuen, 2019ko lehen hauteskunde autonomikoetan, Alderdi Popularrak eta Ciudadanos-ek gobernuak osatu baitzituzten Madril, Andaluzia eta Murtzia bezalako Erkidegoetan eta Madril gisako Udaletan, beti ere Vox-en kanpoko babesarekin. Kontua da, estrategia horrek Alderdi Popularraren espazio politikoa mugatzen zuela zeren, alde batetik, zentro-eskuineko hautesleriaren zati bat Ciudadanos-era zioan liberalismo ekonomiko eta europar eraikuntzaren aldekoak zirelako, eta, beste aldetik, eskuin-muturreko hautesleria, Vox-era zioan, nazionalista espainiar amorratuak eta kontserbadoreak baitziren. Horren ondorioz, Alderdi Popularrak lortu zituen bere emaitzarik kaskarrenak 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, 66 eserleku besterik ez zituelako eskuratu. Egoera horren aurrean eta Autonomi Erkidegoetako baroi batzuen presiopean, Alfonso Alonso eta Alberto Nuñez Feijóo barne, Pablo Casado-k bere diskurtsoa zerbait leundu zuen. Horri esker, 2019ko azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan, Alderdi Popularrak zerbait gora egin zuen, 89 eserleku lortu baitzituen. 2011ko 186 diputatuetatik urruti, baina 2019ko lehen hauteskunde orokorretan baino hobeto, bai eserlekuetan bai bozetan. Bazirudielarik Alderdi Popularrak zentro-eskuinerako bidea hartuko zuela, Casado-k berriz ere bere diskurtsoa erradikalizatu zuen baita izendapen adierazgarriak egin ere: Cayetana Álvarez de Toledo Alderdi Popularreko bozeramaile izendatu zuen Diputatuen Kongresuan eta Carlos Iturgaitz Alderdi Popularra eta Ciudadanos koalizioko hautagaia lehenetsi zuen lehendakari izateko. Era berean, Alderdi Popularrak oposizio sistematikoa egin zion Sanchez-en gobernuari, kritika zorrotzak plazaratuz eta estatu akordioak alboratuz. Horren ondorioz, espainiar estatuko bi alderdi nagusiak ez dira adostasun batera iritsi, besteak beste, Auzitegi Gorena, Auzitegi Konstituzionala ala Herriaren Defendatzailea eraberritzeko. Estrategia horrek ez dio etekin handirik eman hainbat Erkidegotan, Alderdi Popularra-Ciudadanos koalizioak 6 eserleku besterik ez baititu lortu Euskal Autonomi Erkidegoan, 60.650 bozka bereganatuz, 2001ean lortutako 19 eserleku eta 326.933 bozetatik oso urrun. Alderdi hori marjinala bilakatzeko bidean dago Euskadin eta antzeko egoeran dago Katalunian. Aldiz, askoz emaitza hobeak lortu ditu Galizian non Nuñez Feijóo-k moderazioaren, zentralitatean eta profil propioaren apustua egin duen. Azkenik, Vox-ek Pedro Sanchez-en aurkako zentsura mozioa aurkeztu duenean, 52 eserleku izateak hori baimentzen baitio beste alderdi baten babesa eduki behar izan gabe, Alderdi Popularrari kostatu zaio bere posizioa finkatzen. Ezezkoaren...

Read More

HAUTESKUNDEEN EMAITZAK ETA ITUN AUKERAK

HAUTESKUNDEEN EMAITZAK ETA ITUN AUKERAK

EAEko hauteskunde autonomikoetako parte hartzearen beherakada nabarmena daturik esanguratsuenetarikoa da zalantzarik gabe, are gehiego jakitean 2016ko mobilizazioa demokrazia garaiko hirugarren apalena izan zela %60,02rekin, hau da, 1994ko datu baxuenetik oso gertu. 2020ean, soilik bozkatzera deituta zeuden herritarren %52,86ak bere boza eman du, lurralde historikoen artean ezberdintasunak izan direla kontuan izanik. Hain zuzen ere, parte hartzerik garaiena Gipuzkoan suertatu bada (%54,57), apalena Araban gertatu da (%50,31), Bizkaia bien artean kokatu denean (%52,52). Hori pasa da nahiz eta posta bidezko bozka %140 hazi den duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, hauteslegoaren %7 osatuz. Parte hartzearen beherakada historiko horren atzean, izurriteak sortutako osasun egoera eta gaitxotzeko arrangura daude. Izan ere, koronabirusaren pandemiak bereziki kolpatu du EAE, kutsatu, heriotz eta ospitalizazio kopuruari erreparatu ezkero, eta azken egunetan berragertu diren klusterrak kontuan izanik. Biztanleri osoan alarma soziala berpizteaz gain, zaurigarrienak diren kolektiboak kezkatu ditu, horietariko batzuk etxean geratzera bultzatuz. Testuinguru horretan, irabazle nagusiak alderdi abertzaleak izan dira, EAJ eta EH Bilduk 53 eserleku eta 598.117 boz eskuratu dituztelako, hots, bozkatzaileen %66.96. Bestela esanda, hiru bozkatzaileetatik bik alderdi horien aldeko apostua egin dute. Baina, abertzaleen artean, koalizio independentista atera da indartuena, 4 eserleku gehiego bereganatzeaz gain (1 Gipuzkoan, 2 Bizkaian eta 1 Araban), 23.516 boz gehiago eskuratu baititu parte hartzea oso apala izan den arren. Hautagaitza bakarra izan da kasu horretan. Horrekin batera, EAJrekin zuen aldea dezente gutxitu da lau urtean 172.996 bozetik 100.741era apalduz, abertzaletasunaren baitan dagoen lidertzaren inguruko eztabaida berpiztuz. Alderdi Jeltzalea, preseski, alderdirik bozkatuena izan bada berriz ere eta 3 eserleku irabazi baditu, soilik %1,52 hazi da. Aitzitik, 48.739 boz galdu ditu, galera handiena Bizkaian izan duelarik, 38.532 bozen beherakadarekin. Hala ere, Alderdi Sozialistarekin batera, erraz gainditzen du gehiengo osoaren langa, gobernu egonkor bat osatzeko aukera eskainiz. Aldiz, alderdi konstituzionalistak kaltetuak atera dira hauteskunde hauetatik. Izan ere, Alderdi Sozialistak eserleku bat irabazi badu parte hartze apalari esker, 9tik 10era igoz, 4.551 boz galdu ditu. Hori dela eta, 2009az geroztik, non 318.112 boz jaso zituen, odolustea etengabea izan da. Zentzu horretan, ez da “Sanchez eraginik” izan ezta ere kudeaketaren saririk. Zundaketek iragartzen zioten gorakada, 13 eserleku lortzeraino, ez da eman. Emaitzak are eta kaskarragoak izan dira Elkarrekin-Podemosentzat zeinek 5 eserleku eta 85.575 boz gutxiago lortu dituen. Hondamendia are eta nabarmenagoa da 2016ko hauteskunde orokorretako datuei erreparatu ezkero. Alderdi horren tokiko inplantazio eskasak, barne zatiketek eta lidertza aldaketa etengabeek zerikusi handia daukate gainbehera horretan. Alderdi Popularra eta Ciudadanosi antzekoa gertatu zaie, 5 eserleku eta 60.299 bozekin konformatu behar baitute, hau da, duela lau urte baino 4 gutxiago bozen erdia baino gehiago galdu ostean. Historian zehar, Ciudadanosek ez badu inoiz lortu EAEn emaitza esanguratsurik, ez da PPren kasua, 2001ean, 326.993 boz bereganatu baitzituen Mayor Orejaren eskutik. Bere bozkatzaile batzuk Voxera joan dira, eskuin-muturreko alderdiari eserleku bat...

Read More

UDAL HAUTESKUNDEEN LEHEN EMAITZAK, IRAGARPENAK ETA ZALANTZAK

UDAL HAUTESKUNDEEN LEHEN EMAITZAK,  IRAGARPENAK ETA ZALANTZAK

Koronabirusaren pandemiak zeharo baldintzatu dituen udal hauteskundeetako lehen itzuliko emaitzek, hainbat irakaspen utzi dizkigute. Lehenik eta behin, abstentzioak nabarmen gora egin du frantses estatuan eta, maila apalago batean, Ipar Euskal Herrian. Izan ere, %36,45etik %56ra igaro da Frantzian (+%20) eta 8 puntuz hazi da Iparraldean. Koronabirusaren krisiaren hedatzeak sortutako izuak eta presidente zein lehen ministroek aldez aurretik egindako iragarpenek zerikusi zuzena eduki dute parte hartze txiki horretan. Cevipof-ek plazaratu berri duen inkesta baten arabera, herritarren %32ak onartu du ez bozkatzea erabaki duela Edouard Philippe-k martxoaren 13an egindako diskurtsoaren ostean, %26ak aitortu du erabaki bera hartu duela koronabirusaz kutsatua izateko beldurragatik eta %25ak dio Emmanuel Macron-ek martxoaren 12an egindako hitz hartzea erabakiorra izan dela bere erabakian. Hori horrela izanda ere, azpimarragarria da, abstentzioa garaiagoa izan dela hirigune nagusietan, Baiona (%61) ala Angelu (%60) adibide direla, landa eremuetako herri txikietan baino. Bigarrenik, boterean zeuden eta beraien burua berriz aurkeztea erabaki duten alkate gehienak berretsiak izan dira, eskuinekoak, ezkerrekoak ala abertzaleak izan daitezela. Miarritzeko auzapezaren salbuespena alde batera utzita, Michel Veunac bosgarrena iritsi baita %12,22rekin, hiri nagusietako alkateak lehen itzulitik aukeratuak izan dira, Angelu ala Donibane Lohizunen bezala, ala lehenak sailkatu dira emaitza esanguratsuak lortuz, Baiona ala Hendaian lez. Lapurdi barnekaldea, Behe Nafarroa ala Zuberoako herrietan, joera hori are eta agerikoagoa izan da. Horren arrazoia herritarren bozka legitimistan datza. Halaber, Ipsos-Sobra zundaketa institutuaren arabera, herritarren %74ak konfiantza dauka bere alkatean eta proportzio hori %81era igotzen da 2.000tik beherako biztanleria daukaten herrietan. Era berean, galdezkatuen %71k dio alkatearen balantzea egokia izan dela eta joera hori are eta handiagoa da 2.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan (%77). Hirugarrenik, abertzaleek eta bereziki Euskal Herria Bai-k sustengatu dituen 22 zerrendek, emaitza onak lortu dituzte, bai ehunekoetan, bai bozka kopuruetan. Izan ere, lehen itzulitik, Hiriburu, Baigorri ala Biriatu eskuratzeaz gain, bozkatuenak izan dira Urruña (%40,8), Ziburu (%44,66) ala Uztaritzen (%45,2), %40ko langa pasatuz. Hainbat herritan, %30a gaindutu dute, hala nola, Maule (%33,46), Larresoro (%33,4) edo Ahetzen (%37,21), eta %20a goititu dute Donibane Lohizune (%23,10) ala Saran (%26,75). Hori bezain deigarria da ezagutu dituzten hazkundeak: +%23,7 Ziburun, +%12,0 Donibane Garazin, +%5,9 Hendaian, +%5,3 Uztaritzen ala +%4,3 Urruñan. Hazkunde hori bozka kopuruetan berretsi da, parte hartzeak nabarmen behera egin arren: +538 Ziburun, +447 Urruñan, +255 Maulen ala +236 Kanbon. Baionako Hirigunean, abertzaleek beraien posizioak mantendu dituzte, %12,34 eskuratuz Miarritzen eta %13,12 Baionan, eta beraien bozak erabakiorrak izango dira bigarren itzulian aukeratuak izan nahi duten hautagaientzat.     Lehen itzuliko emaitzak nahiz parte hartzearen datuak ezagutu bezain pronto, eta oposizioaren arduradun nagusiek bigarren itzulia atzeratzea eskatu ostean, Edouard Philippe batzorde zientifikoko kideekin eta alderdi politiko ezberdinetako arduradunekin batu zen aukera hori aipatzeko eta adostasun zientifiko zein politiko bat lortzeko. Martxoaren 16an bertan, Emmanuel Macronek telebistan egindako diskurtso batean, konfinamentu neurriak iragartzearekin batera, udal...

Read More