ZIURGABETASUNA ETA ARDURAGABEKERIA

ZIURGABETASUNA ETA ARDURAGABEKERIA

Uztailaren 25 eta 26an, Pedro Sanchezen inbestidura saiakerak porrot egin ostean, besteak beste, Unidas Podemosen abstentzioaren ondorioz, bigarren ahalegin baten aurrean egon gintezke, beti ere Sanchezek bere burua aurkezten badu. Legea argia da, irailaren 23a baino lehen, hautagai batek ez badu legebiltzarraren gehiengoaren babesa lortzen, automatikoki, hauteskunde berriak antolatuko lirateke azaroaren 10ean. Lehen inbestidura saiakeraren porrota azaltzerakoan, alderdi bakoitzak bere kontakizuna eraiki du, ardura besteari botatze aldera. Alderdi Sozialistak, behin eta berriro, Unidas Podemos eta, batik bat, Pablo Iglesiasengan daukan konfiantza falta azpimarratu du baita ere alderdi morearekin dauzkan desadostasunak Kataluniako auziari buruz. Unidas Podemosek, aldiz, koalizio gobernu bat osatzeko Sanchezen borondate-eza eta balizko gobernu horretan edukiko lukeen ardura instituzional eskasa aipatu ditu. Argi dagoena da, bi arduradun politikoen arteko harreman pertsonalaz eta politika egiteko moduaz haratago, Sanchezek ez duela presa handirik erakutsi alderdi ezberdinekin batzeko eta akordioak lortzeko. Izan ere, nahiago izan du eragile sozialekin batzartzea eta aurre-kanpaina itxura daukan ekitaldi handi bezain mediatiko batean bere egitasmoaren 370 neurriak aurkeztea ez eta gehiengoa lortzeko beharrezkoak zaizkion alderdiekin elkartzea. Iraila hasera itxaron behar izan da, bera ala Alderdi Sozialistaren ordezkaritza Unidas Podemos, EAJ eta gainontzeko alderdiekin biltzeko. Patxada horren atzean, estrategia bat dago, apustu bat ez esateagatik. Bozka asmoak neurtu nahi dituzten zundaketak eta bere aholkularien gomendioak jarraituz, uste izan du, hauteskunde berriak antolatuko balira, Alderdi Sozialista indartua aterako litzatekeela, maila handi batean Unidas Podemosen kalterako, eta, horren ondorioz, alderdi morea eta bere buruzagia luzaroan ahultzeaz gain, kolore bakarreko gobernu bat errazago osatuko lukeela eta akordio programatikoa bere aldekoagoa litzatekeela. Estrategia horrek arrisku bat dauka. Batetik, ezkerreko hautesleen haserrea uste duena baino garaiagoa dela, ez baitute ulertzen nola, gobernu proiektuaren inguruan desadostasun handirik ez badago, ez diren adostasun batera iristen gobernu konposizioari dagokionez. Bestetik, eta aurrekoari lotuta, abstentzioak gora egingo balu, maila handi batean ezkerreko hautesle kopuru esanguratsu bat etxean geratuko litzatekeelako, ezkerraren blokea ahulduta aterako litzateke eskuineko blokearekin aurrean. Hautesleria inoiz baino lurrunkorragoa den testuinguru batean, non alderdi eta ideologia atxikimenduak ahultzen doazen, eta iritzi zundaketek beraien fidagarritasun eskasa erakutsi duten une batean, ausarta dirudi apustu hori egitea. Baina, ziurgabetasunaz aparte, aukera horrek Sanchezen arduragabetasuna agerian uzten du. Izan ere, ordezkari eta alderdi politikoengan herritarren konfiantza-eza are gehiago areagotuko du eta, horrekin batera, estatuak dauzkan erronka nagusiei aurre egiteko gaitasuna zeharo baldintzatu. Gogora dezagun, hurrengo hilabeteetan, Kataluniako arduradun subiranisten aurkako epaiketaren ebazpenaz gain, Brexit-ak, Txina eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza gerrak eta ziklo ekonomikoaren alderantzikatzeak, neurri indartsu bezain azkarrak hartzea eskatuko dutela. Hori, nekez posible izango da gobernua jardunean badago.    2019ko irailaren 15ean, BERRIA egunkarian argitaratutako...

Read More

ITUNEN GAKOAK

ITUNEN GAKOAK

Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen emaitzak ezagutu ostean eta erakunde horien osaketaren eguna hurbiltzen den heinean, komeni da Euskal Autonomi Erkidegoan zein Nafarroan adostu daitezken itunen inguruan hausnartzea, botere instituzionalaren azken irudia horren ondorioa izango baita. Itun horien lehen gakoa, zalantzarik gabe, zerrenda ezberdinek lortutako emaitzei lotua dago, eserleku nahiz bozka kopuruek adierazten baitute zein den lehen zerrenda eta zein itunek gehiengoa eman dezakeen. Lehena iristeak bere biziko garrantzia dauka udal hauteskundeetan hauteskunde-legeak baitio, zerrenda bozkatuenak gobernatuko duela, baldin eta gainontzeko zerrendek ez badute gehiengo osoa lortzen. Horregatik, hauteskunde kanpainan, alderdi ezberdinak nahiko uzkurrak izan dira, behin hauteskundeak amaituta, adostuko lituzketen itunak ezagutarazteko orduan, batetik, ez dituztelako aldez aurretik indar-harreman zehatzak ezagutzen, eta, bestetik, ez dituztelako eskuak lotu nahi. Emaitzek bezain bat garrantzia daukate, aurreko legealdian ala legealdietan, alderdiek osatu dituzten itunak, bai udal zein foru aldundietan, bai Eusko Jaurlaritza nola Nafarroako Gobernuan. Zentzu horretan, aldez aurreko aliantza-sistemak, batez ere orokorrak eta egonkorrak direlarik, EAJ eta PSErekin gertatzen den bezala, baldintzatzen dute, hortik aurrera osatu daitezken paktuak. Batez ere, aurreko legealdia nahiko baketsua izan bada, ez delarik gatazka gehiegirik izan eta partaideen interesak asetu dituen mailan, ez dago arrazoi handirik aliantza-sistema aldatzeko, are gehiago, etekin elektoralak emateaz gain, erosotasuna zein egonkortasuna eskaintzen dituelarik. Zentzu horretan, alderdiak baita herritarrak ere ez dira oso abentura-zaleak eta segurtasunera jotzen dute. Halaber, hauteskunde kanpainan zehar, alderdiek egin dituzten adierazpenak eta hartu dituzten konpromisoak balizko itunen inguruan kontuan hartzekoak dira. Hain zuzen ere, behin baino gehiagotan, bai Eusko Alderdi Jeltzaleak bai Euskadiko Alderdi Sozialistak esan dute, emaitzek hori ahalbidetzen bazuten eta batak bestearen beharra edukiz gero gehiengoak osatzeko, bien arteko itunak errepikatzekoaren aldekoak zirela. Itun horien premia justifikatu dute azpimarratuz, elkarbizitza, lasaitasuna eta eraginkortasuna bermatuko luketela, behin eta berriro, EH Bilduren itzuleraren mamua astinduz. Bereziki EAJk, Alderdi Jeltzaleak zein EH Bilduk ordezkatuko lituzketen bi modelo ezberdin bezain kontrajarri agerian utzi nahi izan ditu, ezberdintasunak puztuz eta antzekotasunak gutxietsiz. Horri, alderdien kokapen eta estrategia politikoak gehitu behar zaizkie. Zentzu horretan, EAJren kasua paradigmatikoa da, zentraltasunaren, zeharkakotasunaren eta moderazioaren apustua egin baitu, horrek, ohiko hautesle jeltzaleak eskuratzearekin batera, PSE eta PPtik datozen hautesle batzuk erakartzeko aukera eskaini baitio. Hori dela eta, aurreko legealdian, Euskadiko Alderdi Sozialista aukeratu du lehenestezko sozio bezala EAEko erakunde ezberdinetan eta Alderdi Popularra bigarren sozio gisa, bai Eusko Legebiltzarrean bai Madrilgo Kongresuan, batik bat Rajoyren aurkako zentsura-mozioa bozkatu aurretik. EH Bildurekin itunak adosteak, ordea, oreka horiek hautsiko lituzkete eta, Estatuarekin gatazkan sartzeaz aparte, hautesle batzuk uxatuko lituzke, bere hautes-oinarria murriztuz. Era berean, Hego Euskal Herrian orohar eta Nafarroan bereziki, alderdi konstituzionalisten estatuko zuzendaritzek esan dezaketenak zeresan handia izan dezake itunak adosterako tenorean. Nahikoa da ikustea nola, Chivitek gidatutako PSNek adierazi duelarik eztabaida-erronda bat hasiko zuela Geroa Bai, Podemos eta Ezkerrarekin, zer...

Read More

ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZEN ONDORIO POSIBLEAK

ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZEN ONDORIO POSIBLEAK

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorrek, maiatzaren 26ko udal, foru eta europar hauteskundeetan eduki dezaketen eragina neurtzea zaila da, are gehiago kontuan izanik hautesleria geroz eta aldakorragoa dela eta, hainbat kasutan, erabakia geroz eta beranduago hartzen duela. Izan ere, azken egunetaraino zalantzati zeudenen kopurua oso garaia izan da, beste hauteskunde batzuekin alderatuta. Horri gehitu behar zaio, hauteskunde orokor hauek zenbait berezitasun eduki dituztela. Batetik, Vox eskuin-muturreko alderdia indar handiarekin ustekabean sartu da, Andaluziako Legebiltzarrean hamabi eserleku eskuratu eta 400 000 bozka inguru lortu ondoren. Bestetik, Ciudadanos, Alderdi Popularra eta Vox alderdiek, Andaluzian izenpetutako akordioa adibide bezala hartuz, elkarrekin gobernatzeko asmoa erakutsi dute hiruen artean gehiengo osoa lortu ezkero. Azkenik, arrisku horrek alarma guztiak piztu ditu ezkerreko eta abertzale gisa kontsideratzen diren hautesleen artean, beraien mobilizazio elektorala eraginez. Horren ondorioz, Espainia osoan parte hartzea sustatu da %75,7an kokatuz, aurreko hauteskundeetan baino bederatzi puntu gehiago. Parte hartze horren gorakadan, hautesleria abertzaleak zerikusia izan da. Izan ere, nahiz eta hauteskunde orokorrak ez diren aproposenak alderdi horientzako, EAJk 107 000 bozka gehiago eta EH Bilduk 74 000 bozka gehigarri eskuratu dituzte. Emaitza horiek ulertzerakoan, eskuineko alderdien arriskuaz aparte, aurreko legealdian Gorteetan erakutsi duten baliagarritasuna, espainiar politikan murgiltzeko prestutasuna eta aliantza berriak sortzeko ahalegina nahiz gaitasuna gehitu behar zaizkie. Hori dela eta, hautesleri horren mobilizazioa ohikoa baino garaiagoa izan da, hauteskunde moten arteko tartea murriztuz. Hain zuzen ere, oro har, hautesleri abertzaleak %9-10 gehiago parte hartzen du udal, foru eta erkidego hauteskundeetan eta, ordea, alderdi estatalen mobilizazioa apalagoa izan ohi da hauteskunde horietan. Kasu honetan, aurreikusi daiteke, alderdi abertzaleek lortuko duten bozka kopurua, hauteskunde orokorretan jasotakoa baino altuagoa bada ere, ezberdintasuna ez dela hain handia izango. Horrez gain, hautesleriaren zati batek modu ezberdinean bozkatzen du hauteskunde moten arabera. Esaterako, EH Bilduren hautesleriaren zati bat gehiago inplikatzen da bertako hauteskundeetan, propioak bezala ikusten baititu, eragina edukitzeko hautematea baitauka eta hautagaiak ezagutzen dituelako. Era berean, zentro-eskuinekoa, foruzalea eta euskalduna zein espainiarra sentitzen den hautesleri batek, orain arte behintzat, Alderdi Popularrari bozkatu izan dio hauteskunde orokorretan eta EAJri udal, foru eta erkidego hauteskundeetan. Kasu honetan, badirudi, hauteskunde orokorretan ere hautesleri horrek zuzenean Alderdi Jeltzaleari bozkatu diola ikusita Pablo Casado-ren alderdiak muturreko posturak babesten zituela. Bestalde, jakinik hilabete bat besterik ez dela igaroko hauteskunde orokorren eta udal, foru eta europar hauteskundeen artean, ulergarria litzateke apirilaren 28an ikusi diren joerak baieztatzea. Horrek esan nahiko luke, EAJ-Geroa Bai, EH Bildu eta PSE-PSNk goranzko tendentzia ezagutzea eta, aldiz, PPk eta Elkarrekin-Ahal Duguk kontrako bilakaera pairatzea; nahiz eta abiapuntuak ezberdinak izan. Era berean, pentsa daiteke, udal, foru eta europar hauteskundeen arteko ezberdintasunak ordu arte baino txikiagoak izatea, bai parte hartzeari dagokionez, bai aukera politikoaren kasuan. Hain justu, udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko erabakia hartu duten heinean, europar hauteskundeetan ere parte hartzeko probabilitate nabarmenak daude....

Read More

JAKA HORIEN MOBILIZAZIOEN FUNTSAK

JAKA HORIEN MOBILIZAZIOEN FUNTSAK

Facebook-en bitartez zenbait bideo partekatu ondoren eta komunitate digital bat pixkana osatu ostean, “txaleko horiak” bezala ezagutuak diren hainbat herritar mobilizatu dira Frantzia osoan azaroaren 17az geroztik. Hasera batean, erregaien gaineko zerga-igoerak eta horrek zekarren erosahalmena apaltzea arbuiatzeko asmoa zeukaten mobilizazioek, bertan parte hartu duten pertsonen kopurua murrizten ikusi duten une berean, 290.000tik 136.000ra pasa baitira hiru astean, erradikalizazio bat agerian utzi dute. Izan ere, lau hildako, ehunka zauritu (horietariko zenbait larriki), 4.500etik gora atxilotu eta kalte material ugari eragin dituzte. Istilu larrienak Paris-en gertatu dira, Eliseo Zelaietan eta inguruko auzoetan, komunikabideen arreta erakarriz, herritarren kezka sortuz eta botere publikoen harridura eraginez. Egunak aurrera joan ahala, aldarrikapenak ugaritu dira, erregaien prezioen gorakada errefusatzeari, aberastasun handien gaineko zergaren erreforma bertan behera uztea, gutxiengo soldata igotzea edo Emmanuel Macron-en dimisioa gehitu baitira. Era berean, antolaketa bateraturik eta buruzagi ala gutxienez ordezkaririk eduki ezean, zailtasunak ukan dituzte frantses gobernuarekin negoziaketak hasteko. Funtsean, mobilizazio horiek, haustura territorial, sozioekonomiko eta politiko batzuen adierazleak dira. Lurralde haustura agerikoa da, bide-oztopatze eta manifestaldi horietan parte hartu duten pertsona gehienak Frantzia periferikoan bizi baitira. Abiadura handian metropolizatzen ari den herrian, enpresa, enplegu, zerbitzu, garraio publiko eta jarduera soziokultural gehienak Paris eta probintziako hiri nagusietan kontzentratzen dira. Bertan bizi direnek, lanpostu eta soldata hobeak, kalitatezko zerbitzuak eta garraio publiko asko dituzten bitartean, hiri nagusietako kanpoaldean eta herri txiki zein ertainetan bizi direnak aurkako egoeran daude. Bertan, enpresak lekuzaldatzen dira, lana aurkitzea geroz eta zailagoa bilakatzen da eta, enplegua sortzen delarik, kalitate txarreko da, esan nahi baita prekarioa izatearekin batera gaizki ordaindua dagoela. Horri gehitu behar zaio, eskola, ospitale ala postetxe bezalako zerbitzu publikoen desagerpena eta, horrekin batera, garraio publikoen eskasia ala gabezia. Hori dela eta, bertan bizi direnek hautematen dute ez dutela hazkunde ekonomikoaren onurarik jasotzen, administrazio publikoek abandonatu dituztela, geroz eta zerbitzu gutxiago jasotzen dituztela zerga gehiago ordaindu arren, eta zerga-sistema ekologikoa astuntzen doala autoari alternatibarik eskaini gabe. Horrek, frustrazioa sortzearekin batera, amorrua eragiten du. Horri, haustura sozioekonomikoa gehitzen zaio. Izan ere, Emmanuel Macron-ek 2017ko hauteskunde presidentzial eta legegileak irabazi ostean, nahiz eta bere hautes-oinarria apala izan presidentzialeko lehen itzulian %23,11a lortu baitzuen, eta legegileetako abstentzioa historikoa izan (%51,29a lehen itzulian), aberastasun handien gaineko zerga nabarmen jaitsi eta kapitalaren gaineko zerga gutxitu dituen une berean, pentsiodunen gaineko CSG zerga igo eta erregaien, elektrizitatearen eta gasaren gaineko zergak goratu ditu. Erreforma horien onuradun argiak goi mailako errentak dituzten zergadunak izan dira, diru-sarrera ertain zein apalak dituztenak kaltetuak atera diren une berean. Hori gertatu da testuinguru batean non jadanik, Thomas Piketty ekonomialariak agerian utzi duen bezala, kategoria herrikoi eta ertainek, klase faboratuak baino zerga gehiago ordaintzen dituzten proportzionalki, ez baitaukate beraien ondareak nahiz diru-sarrerak lekuzaldatzeko aukerarik. Egoera horrek, jadanik errotuta zegoen zerga-injustizia sentimendua areagotu du. Horri, indarrean dagoen zerga-presio...

Read More

ERRITMOEN AZELERAZIOA ETA DENBOREN DIBERTSIFIKAZIOA

ERRITMOEN AZELERAZIOA ETA DENBOREN DIBERTSIFIKAZIOA

Gaur egun, erritmo politikoen bizkortzea eta denbora sozialen dibertsifikazioa dira nagusi.  Batetik, politikaren abiadura areagotu da, bai erabakiak hartzerakoan, gobernuak aldatzerakoan bai alderdi politikoen agerpena ala gainbehera suertatzerakoan. Euskal Herrian, Europan zein munduan zehar adibide ugari daude, Donald Trump garaipena Estatu Batuetan, Brexita Erresuma Batuan, Macron-en ustekabeko agerpena eta beheraldia esaterako. Era berean, azken urteetan, Podemos eta Ciudadanos-en  agerpena, gorakada itxuraz geldiezina eta, ondoren, geldialdia aipatu daitezke. Katalunian, duela urte bat eskas, Diadari urriaren 1eko erreferendumak eta independentziaren adierazpenak jarraitu zioten, Autonomia bertan behera utzi eta, ostean, berriz indarrean jarri aurretik. Adibide horiek nabarmentzen dute ziklo politikoak laburtu direla eta, egokitu ezean, oso epe laburrean, alderdiak marjinalak bilakatu eta gobernuak boteretik kanpo aurkitu daitezkeela.  Bestetik, denbora sozialak dibertsifikatu dira. Izan ere, 1945 eta 1975 urteen artean Europako herri gehienetan gertatu ez zen bezala, non ekonomia eta soziala estuki uztartuak zeuden hazkunde ekonomikoaren eta Ongizatezko Estatuaren sendotzearen testuinguru batean, eta non demokrazia ordezkagarriak eta demokrazia sozialak osasuntsu zeuden, gaur egun, ekonomia, arlo soziala, politika eta komunikabideak bakoitza bere aldetik doaz. Gizarteak bere batasuna galdu du eta, horrekin batera, jarduera-eremu bakoitzaren denborak aldentzen joan dira. Horrela, lan-munduaren eta familia-biziaren denborek ez dute bat egiten, ezohizko lan-egun eta lan-ordutegien garapenarekin, eta alor ekonomikoa alor sozialetik geroz eta aldenduagoa dago, kontrajarriak balira bezala eta lehenak aberastasuna sortzen duen bitartean, bigarrenak kostua suposatuko balu lez. Halaber, eztabaida parlamentarioa eta komunikabideen denborek talka egiten dute maiz. Politikaren bizkortzeak eta denbora sozialen ezberdintzeak hainbat arrazoia daukate, jarduera-eremuen aldentzetik eta gizartearen indibidualizaziotik haratago. Alde batetik, 2008ko irailean hasi den finantza krisia, krisi ekonomiko eta soziala bilakatu da, krisi politikoaren itsura hartu aurretik. Irizpide soziologikoek faktore ideologikoei gaina hartu dioten une berean, norabide politikoa finkatzerako orduan eta aukeraketa elektorala egiterako tenorean, sistema politiko klasikoa deskonposizio eta, ostean, berkonposizio fase batean sartu da, izugarrizko ezegonkortasun politiko-instituzionala eraginez. Gobernu-alderdiek gainbehera nabarmena jasaten duten une berean, alderdi populista eta xenofoboak hauspotuta atera dira. Horretaz jabetzeko nahikoa da ikustea nola zentro-ezker eta zentro-eskuineko alderdiek zer nolako muturrekoak hartu dituzten Frantzian ala Grezian eta nola eskuin-muturra indartuta atera den Austrian, Alemanian ala Italian. Beste aldetik, eraldaketa horiek ulertezinak dira komunikabideen biderkatzea eta, batez ere, informazio eta komunikazioaren teknologien hedapena kontuan hartu gabe. Izan ere, modu jarraian informazioa isurtzen duten telebista-kateak ugaldu dira, edozein informaziori oihartzun handia bezain berehalakoa eskainiz eta informazioaren egiaztatzeko eta horren inguruan hausnartzeko denborarik hartu gabe. Une berean, Internet-en garapenak eta sare sozialen hedapen azkarrak, sakelako telefono, tableta ala ordenagailu baten jabe bilakatu dute informazioaren sortzaile eta hedatzaile, ia modu berehalakoan. Horrek, informazio guztiak maila berean jartzeaz gain, desinformazioa ziztu bizian barreiatzea ahalbidetu du. Edozein informazio, egiazkoa ala gezurrekoa izan, sare sozialen bidez zabaltzen da inongo kontraste eta egiaztatzerik gabe. Eraldaketa horiek ondorio nabarmenak dauzkate politikan eta gizarte osoan. Hain...

Read More

GOBERNANTZA BERRIA EUSKAL HERRIAN

GOBERNANTZA BERRIA EUSKAL HERRIAN

Erakundetzearekin gertatzen ez den bezala, ipar Euskal Herriak gobernantza garaia dauka, Hegoaldeak gobernantza apala daukalarik. Hain zuzen ere, Euskal Autonomi Erkidegoan zein Nafarroako Foru Erkidegoan bertikaltasuna nagusi delarik baita ere boterearen ikuspegi esklusibo bat non eraginkortasunak zein azkartasunak gaina hartzen dien negoziaketari eta akordioari, Iparraldean, 1990. erditsutik landa gauzatu den gobernantza berriak, erakundeak, alderdiak eta gizarte zibil antolatua batu ditu, elkarrekin, politika publikoak modu adostuan osatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko. Batera, diagnosi zehatzak osatu, epe ertaineko helburuak finkatu eta horiek betetzeko estrategiak marraztu dituzte. Ipar Euskal Herrian gauzatu den gobernantza berri hori lotua dago bere erakundetze txikiari, hasera batean, botere publikoek konpentsazio eta alternatiba gisa proposatu baitute ez baitzeuden prest lurralde horren erakundetzean aurrerapausoak emateko. Zentzu horretan, Euskal Departamendu baten sorreraren aldeko mobilizazioak indartu diren uneetan, frantses gobernuak kontzesioak egin ditu erdi-erakundeen sorrera baimenduz eta Iparralde mailako politika publikoak gauzatzeko aukera eskainiz. Era berean, Iparretarrak-ek bere jarduera armatua amaitzear zuenean eta mugimendu abertzaleak ordezkaritza instituzional ahula zuen testuinguruan, erakunde publikoek konfrontazio logika batetik lankidetza logika batera pasatzeko borondatea erakutsi zuten. Funtsean, gobernantza berri horrek bi ardatz eduki ditu: batetik, Garapen Kontseilua ala Hautetsien Kontseilua bezalako erdi-erakundeen sorkuntza, zeinek gai bat ukitzen dituen eragile guztiak batu dituen; eta, bestetik, politika publikoak osatzeko eredu berri bat, ondorengo ezaugarriekin: eragileen aitortza, elkar ezagutza, eztabaida etengabea, negoziaketa ohikoa, onartutako erabakiak, gomendioen aplikapen egiazkoa eta ebaluaketa partekatua. Gobernantza horrek, emaitza esanguratsuak eman ditu, adostasun zabalak ahalbidetuz oso minberak diren gai batzuen inguruan. Bi eremuk aipamen berezia merezi dute, alegia, Ipar Euskal Herriaren erakundetzeak, Euskal Elkargoaren sorrerarekin, eta, bakegintzak, ETAren armagabetze eta desagerpenarekin baita ere espetxe politikaren malgutzearekin. Haratago joanez, hogei urteko egikaritzearen ondorioz, pixkanaka bada ere, elkarrizketan, negoziaketan eta akordioan oinarritutako kultura politiko berri baten agerpena lagundu du. Aitzitik, gutxietsi behar ez diren hainbat mugari aurre egin behar dio gobernantza berriak, besteak beste, legediaren aldaketa urria, erabakitzeko ahalmen mugatua, erdi-erakundeen konposizio anitza, erakunde horiek osatutako gomendioen aplikapen partziala, ala erabakitze prozesuaren luzetasuna. Era berean, Iparraldearen erakundetzeak aurrera egiten duen mailan, erdi-erakundeak eta, beraz, gobernantza berria ahultzeko tentazioa egon daiteke. Dagoeneko, maila politiko-administratibo guztietako hautetsiak batzen zituen Hautetsien Kontseilua desagertu da eta Garapen Kontseilua birkokatzen ari da, hemendik aurrera Euskal Elkargoari itsatsia izango baitzaio, nahiz ere bere elkarte izaera mantendu eta autonomia maila bati eutsi. Hego Euskal Herrian, aldiz, gobernantza ahula da ez baita ezinbestekotzat jotzen, batik bat erakundeen aldetik. Kasu gehientsuenetan, bereziki Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dagokienez, edozein Plan osatu aurretik, Aholku Batzorde bat osatu, batu eta lanarazten da, nahiz eta bere izaera kontsultarakoa izan. Behin bere lanak amaituta, letargia egoera batean erori ohi da. Era berean, politika publikoak legitimatze aldera, herritarren ala gizarte zibil antolatuaren iritziak jasotzen dira, ondoren beti kontuan ez hartu arren. Hala ere, erakundeen, alderdien eta politika publikoen zilegitasun geroz...

Read More