Bake eta elkarbizitza bidean

Bake eta elkarbizitza bidean

Pariseko Bake Konferentzia Humanitarioa suertatu-berri da parte-hartze, ikusmin eta oihartzun handia lortuz. Izan ere, euskal gatazkan zuzenean inplikatutako eragileez gain, biktima ala bitartekari izan daitezela, ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiak eta nazioarteko pertsonalitate ospetsu bezain esanguratsuak bertan egon dira. Horrez gain, aurreko egunetan egindako aurkezpenek frantziako komunikabide nagusi batzuen interesa piztu dute, France Inter irratia ala Libération egunkaria adibide direla, gaiaren trataera sakon bezain orekatua eskainiz eta, horren bidez, gertakizunari ikusgarritasun mediatikoa emanez. Pariseko Konferentzia Aieteko Nazioarteko Konferentziaren eta Baionako Adierazpenaren jarraipenean kokatzen da. Iparraldeko alderdi eta eragile nagusiek izenpetutako azken adierazpen horrek, hainbat gomendio esanguratsu bezain handinahi egin ditu gaurko marko juridikoaren barruan eta giza eskubideak errespetatu daitezen, hala nola, euskal presoak hurbiltzea eta elkartzea baita ere presoen bergizarteratze plan bat erakunde publikoek osatzea. Adostasun politikoa eta marko juridiko berria eskatuko duen neurriak ere aurreikusten ditu. Horretarako, instantzia berri bat sortu beharko litzateke hainbat gai tratatzeko, besteak beste: 1) errefuxiatuek beraien bizilekua modu askean aukeratzeko eskubidea, 2) ETAko kideen aurkako prozedura polizial eta judizialak gelditzea, ala, 3) euskal gatazkari loturiko kasuetan, Euroaginduen aplikapena derogatzea. ETAren jarduera armatuaren bukaerari loturiko neurriak ere proposatzen ditu, batik bat, nazioartearen kontrolpean Frantziako gobernu eta ETAren arteko akordioa bultzatzea, Frantzian ETA-ko azpiegiturak nola desegin eta desarmatu argituko dituzten baldintza eta eginmoduak definitzeko eta bururaino eramateko. Era berean, gatazkaren ondorioak eta berradiskidetzeak jorratzen ditu “Egia eta berradiskidetzea” bezalako talde bat sortzea gomendatuz, gatazkari lotutako gertakariak argitzeko, biktima guztien sufrimentuaren ezagupena bermatzeko eta erreparazioa gauzatzeko. Hego Euskal Herria ez da hain urruti joan eta, batez ere, ez da hain adostasun zabalik lortu, Bake Ponentziaren geldialdiak erakusten duen lez. Lortutako adostasun zabal hori azken hogei urteetan ipar Euskal Herrian gauzatu den gobernantza berriaren fruitua da. Hain zuzen ere, 1990. hamarkada erditsuaz geroztik, erakunde publiko eta eragile politikoek konfrontazioaren logika batetik lankidetzaren logika batera igarotzea erabaki zuten. Horretarako, Garapen eta Hautetsien Kontseiluak bezalako erdi-instituzioak sortu zituzten, eragile guztiak batzeko eta elkarrekin egoeraren diagnosi komun bat egiteko, epe ertainerako helburuak finkatzeko eta horiek lortze aldera estrategiak zehazteko. Horri esker, Garapen eta Antolaketa Eskema, Euskal Herriko Hitzarmen Berezia eta Euskal Herria 2020 itunak osatzeaz eta onartzeaz gain, eragileek elkar-ezagutzen, elkar-entzutzen eta elkar-errespetatzen ikasi dute, konfidantza eta, zenbait kasutan, laguntasunak sortuz. Ohargabean eta denboraren poderioz, adostasunaren kultura politiko berri bat sortzen joan da. Horren emaitzak ipar Euskal Herriaren erakundetzean nabaritu dira, Lurralde Elkargoaren inguruan lortu den adostasun zabalak erakutsi duen bezala, baita bakegintzan ere. Prozesu horretan, Pariseko Bake Konferentzia Humanitarioak beste urrats bat suposatzen du eta garrantzi berezia dauka lau arrazoi nagusirengatik. Batetik, Parisen eta bereziki Asanblada Nazionalean gertatzen delako, eta oso zentralizatua den herri batean, eragile eta erabaki nagusiak bertan hartzen baitira. Bestetik, ipar Euskal Herriko klase politikoaren artean erabateko adostasuna dagoelako eta eskuineko, zentroko zein ezkerreko alderdietako hautetsi...

Read More

Departamentu hauteskundeetako berrikuntzak eta erronkak

Departamentu hauteskundeetako berrikuntzak eta erronkak

Martxoaren 22 eta 29an Departamentu Hauteskundeak izango dira Frantzia osoan baita ipar Euskal Herrian ere. Hauteskunde horiek hainbat berrikuntza dauzketa izenarekin hasiz. Izan ere, ordurarte Kantonamentu Hauteskundeak zirenak Departamentu Hauteskundeak bilakatuko dira. Aldaketa ez da soilik semantikoa eskrutinio-moduaren eraldaketaren seinale baita. Lehen aldiz, ia Frantzia osoan suertatuko dira, Pariseko hiria, Lyongo metropolia eta Guyana zein Martinikako lurraldeak izan ezik, azken bi hauek abenduan Lurralde Elkargorako hauteskundeetan bozkatuko baitute. Gogora dezagun, ordurarte, Kontseilu Orokorrak erdizka hiru urtero eraberritzen zirela, azkenak 2011ko martxoaren 20 eta 27an izan zirelarik. Era berean, eskrutinio-modua aldatu da, hemendik aurrera hautagaitza bakoitza bikote batez osatua izan beharko baita, nahitanahiez paritarioa, alegia gizon eta emakume batez osatua. Bikote bat lehen itzulitik hautatua izan daiteke, beti ere bozken %50a lortu eta zerrendetan izena-eman dutenen laurdena gainditzen badu. Horrela ez bada, izena-eman dutenen %12,5a gainditu beharko du bigarren itzulian parte-hartu ahal izateko. Aldaketa hori egin zen emankumeen presentzia areagotzeko, kontuan izanik 2011n soilik %13,9koa zela. Barrutien mailan ere aldaketak dira nagusi, bai kopuruari dagokinez bai tamainaren kasuan. Izan ere, Kontseilu Nagusiak 1789an osatutako kantonementua den batasun geografiko baten gainean oinarritzen dira. Horren ondorioz, beraien kopurua nahiko handia zen 4.649 baitzeuden. Luzaroan, gobernu ezberdinak ez dira berau ikutzen ausartu, nahiz eta biztanleriaren kopurua eta banaketa modu nabarmenean aldatu. Hori dela eta, barrutien kopurua erdira murriztu da, 2015ean 2.054 izanik, eta beraien mugak berriz marraztu dira ordezkatzen dituzten biztanle-kopuruen arteko ezberdintasuna ez dadin %20koa baino garaiagoa izan. Eraldaketa horiek hainbat ondorio edukiko dituzte. Batetik, emankumeen ordezkaritza nabarmen igoko da erabateko genero-berdintasunetik hurbilduz. Bestetik, departamentu mailako klase politikoaren eraberritze bat fagoretuko du aurreko hausteskundeetan ardura instituzionalak zituzten asko ez baitira berriz aurkeztuko. Azkenik, Frantzia osoan suertatuko diren neurrian, Estatu-mailako kutsu bat edukiko dute bai hauteskunde kanpainan bai emaitzak irakurtzerako orduan. Iritzi-sondeo guztien arabera, zentru-eskubiak 19 departamentu eskuratu ditzake eta eskuin-muturra 4 departamenturen jabe izan daiteke. Zentzu horretan, 2011n ezkerrak irabazi zituen 4 departamentuak galtzeaz gain, beste hainbat galduko lituzke. Ipar Euskal Herria batzen duen Pirineo-Atlantikoa horren adibide da. Izan ere, 2011n Kontseilu Orokorra eskuratu ostean Georges Labazée-ren lehendakaritzapean, ezkerrak berriz ere departamentu hori galdetzeko arrisku handiak ditu. Zentzu horretan, Forces 64 etiketapean aurkeztu ziren zentristek zeresan handia edukiko dute, jakinik 2011n 52 eserlekutatik 17 eskuratu zituztela. Abertzaleei dagokionez, erronka ez da soilik Alain Iriart-en eserlekua mantentzea baita berri bat lortzea ere, baizik eta bozka kopurua handitzea alternatiba sendo bezain sinesgarria lez agertzeko. Azken Udal Hauteskundeetan eskuratutako bozka kopurua mantendu ala handituko balute, abertzaleek mezu argia elaraziko liekete bai gainontzeko alderdiei, eta batik bat bi alderdi nagusiei, bai frantses Estatuari, ipar Euskal Herriko instituzionalizazioaren inguruko eztabaida puri-purian...

Read More