2017/03/31 Faktoria
Solasaldian izan gara Felipe Juaristi, Maite Ubiria eta Eguzki Urteaga. Produktu kulturalei aplikatzen zaien BEZaren inguruan hitz egin dugu, besteak beste. 1:30 minututik aurrera, entzun:
Read MoreSolasaldian izan gara Felipe Juaristi, Maite Ubiria eta Eguzki Urteaga. Produktu kulturalei aplikatzen zaien BEZaren inguruan hitz egin dugu, besteak beste. 1:30 minututik aurrera, entzun:
Read MoreFrantziako V. Errepublika sortu denetik (1958) eta lehendakaria sufragio unibertsalean hautatzen denetik (1965), lehen aldia da hauteskunde presidentzialek hainbeste gorabehera ezagutu dituztela. Sondeoen arabera, eskubiaren eta ezkerraren hautagaiak bigarren itzulitik kanpo geratuko lirateke. Izan ere, eskubiaren eta zentruaren primarioen ostean, emaitzak argiak izango zirela bazirudien, François Fillon-en inguruko eskandaluak bere hautagaitza ahuldu eta zalantzan jarri du. Are gehiago, fillongate-k eztanda egin zuenetik, ezbataida politiko osoa afera horren inguruan antolatu da, Fillon-ek denbora osoa bere burua justifikatzen igaro baitu eta gainontzeko hautagaiek eskubiko buruaren egoerari buruz posizionatu behar izan baitute. Horrek, kanpaina bera parentesi artean ezarri du, egitasmo politikoen inguruko zatabaida zapuztuz. Ikusi dezagun hautagai nagusien egoera banan-banan. François Fillon-en kanpaina amets gaizto bat bilakatu da, ezin hobetu hasi ostean. Izan ere, Juppé zein Sarkozy zentru eta eskubiko primerioen faboritu nagusiak zirelarik, Fillon-ek ustekabea eman zuen %44a lortuz lehen itzulian eta %65a bigarrenean. Gehitzen badiogu, eztabaida kalitatezkoa izan zela eta, batez ere, parte-hartzea oso handia izan zela, 4,7 milloi pertsonek bozkatu baitzuten, Fillon oso indartua atera zen primarioetatik. Sondeok indar hori agerian uzten zuen, hauteskunde presidentzialerako lehen itzulian %28 eta %30a bitartean ematen baitzioten. Kontua da, Le Canard Enchainé astekariak informazio bat plazaratu zuela agerian utziz Fillon-ek bere emazte eta seme-alabak kontratatu zituela laguntzaile parlamentario bezala eta benetan lan hori egin ote zutenaren inguruan zalantzak daudela. Argitalpen horrek, ondorio politiko eta judizial itzelak eduki ditu, batetik, martxoaren 15an inputatua izateko arriskua baitu, eta, bestetik, bere kapital politikoaren zati handi bat galdu duelako, nahiz eta oinarri elektoral sendo bat mantendu. Marine Le Pen, bere aldetik, nahiz eta enplegu-fiktizioak erabiltzearen susmopean egon, ez dirudi higadura politiko handirik jasaten ari denik. Hain zuzen ere, sondeo guztiek %25 eta %26a bitartean ematen diote lehen itzulirako eta bigarren itzulian presente izango dela iragartzen dute. Eta kasu honetan, edozein izanda bere aurkaria, %40a lortuko luke, alegia, eskuin muturrak bere historian zehar lortu duen emaitzarik gorena. Berak dauka hauteslegorik egonkorrena eta konbentzituena. Marine Le Pen-ek Frente Nazionalaren buruzagitza hartu zuenetik, eraldaketa estrategiko, organiko eta diskurtsibo bat aurrera eraman du. Bere itxura normaltzeari begira, adierazpen polemikoak alde batera uzteaz gain eta balore errepublikarrak bereganatzeaz aparte (modu interesatuan birformulatuz), bere programa sozioekonomikoa sendotu du, klase popularrak erakartzeko eta klase ertainak ez gehiegi beldurtzeko. Era berean, alderdiko kuadroak formatzearekin batera, independienteak fitxatzen ahalegindu da. Emmanuel Macron da, zalantzarik gabe, kanpaina honetako ustekaberik handiena. Administrazioko Eskola Nazionaletik pasa ostean eta Rothschild Bankuan aberastu ondoren, bilakaera politiko meteorikoa ezagutu du, lehenik Eliseoko Idazkari Nagusi orde gisa eta ondoren Manuel Valls-en Ekonomia ministro bezala. Nahikoa ez eta 39 urteko arduradun politikoak, ordurarte inoiz hauteskunde batera aurkeztu gabe, “En Marche” alderdi politikoa sortu eta hauteskunde presidentzialetara aurkeztea erabaki du. Hasera batera, hautetsi gutxiren babesa eduki arren, kanpainan buru-belarri murgildu da, karisma zein erretorikarako gaitasuna erakutsiz....
Read MoreSolasaldian izan dira Javier Diaz Noci, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte. Kannabis erabiltzaileen elkartearen babes helegiteaz hitz egin dugu Martin Barriusorekin Xabier Alkortarekin ekonomia eta finantza erakundeen aurrikuspenez hitz egin dugu.
Read MoreAbenduaren 16ean, frantses eta espainiar segurtasun-indarrek elkarrekin burututako polizia-operazio batean, ipar Euskal Herrian oso ezagunak diren bost persona atxilotuak izan ziren. Beraien helburua, ETAren armagabetzea ahalbidetzea eta laguntzea zen, nazioarteko bitartekarien laguntzarekin eta frantses zein espainiar Estatuak inplikatu nahiz. Atxiloketa horiek, izugarrizko emozioa sortu zuten iparraldean baita gizarte zibilaren eta ordezakari politikoen mobilizazio handia eragin ere. Mobilizazio horri esker, eta gertakari horrek Frantziako komunikabideetan lortu zuen oihartzuna ikusirik, espaileak atxilotuak aske uztea erabaki zuen, nahiz eta kargupean izan. Orohar, orduan gertatutakoak hainbat gauza agerian utzi ditu. Lehenik eta behin, ipar Euskal Herrian adostasun sozial nahiz politiko zabal bat lortu dela bake prozesuaren eta, bereziki, ETAren armagabetzearen inguruan. Izan ere, azken hogei urteetan gauzatutako gobernantza berriak, Hautetsien eta Garapen Kontseiluak bezalako erdi-erakundeei esker eta lankidetza logika baten bitartez, eragile guztiak ohitu ditu elkar ezagutzera, eztabaidatzera eta adostasunetara iristera. Denboraren poderioz, bertako kultura-politikoa aldatu da, adostasun zabal bezain sendoak ahalbidetuz, bai lurraldearen erakundetzearen inguruan, bai bakegintzaren mailan. Horri esker, 2011an, ipar Euskal Herriko alderdi nagusiek ordezkaritza bat bidali zuten Aieteko Konferentziara eta, 2014ean, alderdi eta sindikatu garrantzitsuenek Baionako Adierazpena izenpetu zuten. Zentzu horretan, Luhusoko operazioaren ostean, hautetsi nagusiek Baionako manifestaldian parte-hartu izanak, 210 hautetsik bost atxilotuen aldeko jarrera erakusteak eta 600 hautetsik Estatuen inplikazioa eskatzeak, joera hori baieztatu besterik ez dute egin. Bigarrenik, frantses eta espainiar Estatuen immobilismoaren aurrean eta euskal erakundeen ezintasunaren aintzinean, iparraldeko gizarte zibilak bere ekimen gaitasuna erakutsi du. Mediabask astekariari bidalitako eskutitzetan, bost ekintzaileek modu argian adierazi zuten zein ziren beraien ekimenaren arrazoiak eta ETArekin trukatu zituzten eskutitzak. Beraien ekintzak eduki zitzakeen ondorio judizialetaz jakitun, kontzientziaz eta ongi hausnartu ostean, baita ere nazioarteko eragileekin harremanetan egonda, ETAren armagabetzea erraztea erabaki zuten. Ekintza horren bidez, espero zuten, batetik, sortuko zuen zalaparta mediatikoaren ondorioz, arazoa frantses politikagintzaren agenda politikoan sartzea, arduradun nagusiak posizionatzera bortxatuz eta beraien jarrera aldatzera bultzatuz; eta, bestetik, iparraldeko eta, orohar, Euskal Herri osoko gizarte, alderdi zein erakundeen aktibakioa eragitea. Hirugarrenik, frantses komunikabideek eta, bereziki, egunkari nagusiek (hala nola, Le Monde, Libération, Le Figaro eta Le Journal du Dimanche-k) gertatutakoaren trataera nahiko orekatua egin dute, ahots zein bertsio ezberdinak entzunaraziz, Frantziako Barne Ministroak egindako adierazpenak kolokan jarriz eta operazio horren egokitasuna galdezkatuz. Horrez gain, atxolituak askatu arte, gertatutakoa kontatzeaz gain, aukera probestu dute euskal bake prozesuaren eta ETAren armagabetzearen balantze bat egiteko. Trataera horrek ez du zer ikusirik izan hego Euskal Herriko komunikabide batzuek eta, zer esanik ez, Madrilgo egunkari nagusiek eman dioten informazio tratamenduarekin. Azken hauek, bereziki lehen egunetan, espainiako Barne Ministeritzak egindako adierazpenak beraienganatu dituzte, beste bertsiorik jaso gabe eta iparraldeko errealiate sozio-politikoa ezagutu barik. Laugarrenik eta azkenik, bereziki hasiera batean, hego Euskal Herriko alderdi eta erakunde askori kosta egin zaie Luhuson gertatutakoaren eta horren ondorioz sortutako dinamika soziopolitikoaren garrantzia ulertzea. Ezker abertzalea izan...
Read More