Info7 Kalegorrian 2015/11/16
“Emozioak, segurtasuna eta batasuna ari dira nagusitzen, Frantziak hainbat gatazketan duen ardura estaliz”
Parisko atentatuen ondorenari begira jarri gara Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakasle eta Frantziako politikagintzan aditua denarekin. Hollanden gobernuak hartu dituen segurtasun neurriak, oposizioaren presioa, komunitate musulmanaren aurkako ondorioak, errefuxiatuen krisia, Obama eta Putinen arteko bilkura eta Frantziak azken lau urteotan herrialde hainbatetan izan duen esku hartze militarra aipatu ditugu.